Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Euria, Iruñean. Argazkia: EITB
Euskalmet euskal meteorologia agentziak iragarri du Aste Santua negu giroarekin hasiko dela, eta iparraldeko haizeak hotza, hodeiak eta prezipitazioak ekarriko dituela, Kantauri isurialdean batez ere.
Atlantikoan dagoen antizikloiak eragindako egoeraren ondorioz, zerua gris egongo da astearen zati handi batean, eta euri gutxi baina etengabe egingo du zenbait unetan.
Ostegunean, lehenengo jai egunean, eguraldi ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Zeru estalia eta euri txikia izango dira, batez ere iparraldean; tenperatura freskoa izango da, ez da 13 gradu baino epelagoa izango.
Ostiralean aldatzen hasiko da eguraldia, pixkanaka. Egunaren lehen partean hodei ugari eta euri apur bat egingo du, iparraldean batik bat, baina tenperaturak epeltzera egingo du eta ostarte batzuk irekiko dira arratsaldean.
Asteburuari begira, hobekuntza nabariagoa izango da. Presio altuak ekialderantz mugitzeak aire epel eta lehorra sartzea ahalbidetuko du, eta horrek giro egonkorragoa ekarri eta tenperaturak igotzea eragingo du, batez ere larunbatean.
Itsasoan ere, olatuetan nabaritu egingo da joera hori: lehen egunetan bi eta hiru metro arteko olatuak izango dira, eta ostegunetik aurrera apaldu egingo dira, pixkanaka, eta asteburuan metro batekoak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.