Albiste izango dira: Ordenagailu kuantikoa Donostian, Gazarako bake akordioa eta ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostian ordenagailu kuantikoa jartzeko Eusko Jaurlaritzaren eta IBMren arteko akordioaren aurkezpena. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ordenagailu kuantikoa Donostian: IBM Basque Country, IBMren sareko ordenagailu kuantiko indartsuena, inauguratuko dute Donostian. Superkonputagailu berria Ikerbasqueren Donostiako eraikin berrian egongo da. Horrela, IBMren ordenagailu kuantiko aurreratuenen munduko sarean integratuko da, Europako lehena eta munduko hirugarrena izango da —Egun, bi instalazio gehiago baino ez ditu, Japonian eta Estatu Batuetan—.
- Gazarako bake akordioa: Bahitu israeldarren eta preso palestinarren trukea gauzatu eta Gazako bake akordioa sinatu ondotik, aldeek Gazarako bake planaren ondorengo pausoak adostu beharko dituzte.
- Obra publikoei lotutako ikerketa batzordea, Nafarroako Parlamentuan: Herri-lanen esleipenei buruz Nafarroako Parlamentuan sortutako ikerketa batzordean lehen agerraldiak izango dira. Gaurkoan, Belateko tunelak berritzeko kontratazio mahaiko presidenteak hitz egingo du.
Ikusmirari buruzko albiste gehiago
Lehendakariak IBMren superordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian: "Ezkutuan dauden itsaso berriak aurkitzen lagunduko du"
Donostiako IBM Quantum System Two superordenagailu kuantikoa Europako lehena eta munduko hirugarrena da.
Zer gertatuko da astearte honetan Windows 10ekin?
Windows 11rako migrazioari buruzko zalantza guztiak argituko ditugu, eta azalduko ditugu Windows 10 sistema eragilea erabiltzeko zer aukera daogen.
Perseverance roverrak Marteko krater batean aurkitutako arrastoen lagin batzuk aztertuko dituzte EHUn
Marten hartutako lagin batzuk jasotzeko Espainiar Estatuan hautatu dituzten bi laborategietatik bat EHUkoa da. Lagin horiek aztertuta, Marten bizitza egon den ala ez ondorioztatu ahal izango du Leioako kanpuseko laborategi horrek.
NASAk iraganeko bizi zantzu posibleak aurkitu ditu Marten
Planetak inoiz bizitza izan ote zuen zehazteko, funtsezkoa izango da Perseverance roverrak bildutako laginak Lurrera ekarri eta xehetasunez aztertzea.
1 Formulako pilotuek LEGO piezekin egindako autoen erreplikekin desfilatu dute Miamin
Miamiko lasterketa hasi aurretik, 20 pilotuak LEGO piezekin egindako autoekin atera dira pistara. Auto bakoitza LEGOko 400.000 pieza inguru erabiliz eraikia da, eta taldeek benetako dekorazioa eta babesleak dituzte.
Benetan berreskuratu al dute otso erraldoia, ala espezie berria sortu dute?
Colossal Bioscience enpresak dio otso erraldoiaren otsokumeak direla Romulo, Remo eta Khaleesi. Hala ere, adituek diote horiek ez direla duela 10.000 urte desagertutako espezieko kumeak, genetikoki eraldatutako otso grisarenak baizik, otso erraldoiaren gene batzuekin sortuak.
Duela 13.000 urte desagertutako 'otso izugarria' berreskuratzea lortu dute
Colossal Biosciences konpainiak dioenez, espezie horretako bi kume sortzeko gai izan da, fosiletan aurkitutako DNAtik eratorritako aldaketa genetikoen bidez. Romulo eta Remo dute izena, eta sei hilabete dituzte.
Munduko iceberg handienak Hego Georgiako uhartearen parean hondoa jo du, hainbat urtez noraezean ibili ondoren
A23a munduko iceberg handiena eta zaharrena da, eta Hego Georgiako uharte subantartikotik —pinguinoen paradisua— 73 kilometro ingurura hondartu da, bost urtez noraezean egon ostean, 2020tik. Adituek aurreikusi dute itsasaldiaren eta olatuen eraginez apurtuko dela.
Huelvako dendari batek pistola batekin armatutako lapurra oihuka bota du saltokitik
Lepeko denda bateko segurtasun-kamerak grabatu du gertakari bitxia. Antza denez, saltzailea berehala ohartu da pistola plastikozkoa zela.