Euskadi iraultza kuantikoaren aroan sartu da
Lehendakariak IBM System Two superordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian. Europako lehena da, eta munduko hirugarrena.
Hainbat urtetako lanaren ondoren, iritsi da eguna. Astearte honetan, urriak 14, Euskadik IBMren sareko ordenagailu kuantiko indartsuena inauguratu du. Aurrerapauso historikoa izan da, teknologia eta zientzia eralda ditzakeena.
Superkonputagailu berri hau Ikerbasqueren Donostiako eraikin berrian egongo da.
Horrela, IBM-Basque Country IBMren ordenagailu kuantiko aurreratuenen munduko sarean integratzen da,. Egun, bi instalazio gehiago baino ez ditu, Japonian eta Estatu Batuetan kokatuak, eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoa konputazio kuantikoaren abangoardian jartzen du maila globalean.
Baina... zer esan nahi du zehazki etorrera honek? Urrats erraldoi hau aztertuko dugu, puntuz puntu.
Zer da ordenagailu kuantikoa?
Ordenagailu kuantiko bat fisika kuantikoaren printzipioak erabiltzen dituen makina bat da, bitak erabiltzen dituzten zirkuitu tradizionalen ordez. Ordenagailu berri horietan, oinarrizko informazio-unitateak qubitakdira. Ohiko bitak ez bezala (0 edo 1 baino ezin dira izan), qubitak aldi berean egon daitezke bi egoeren gainjartzeetan, gainposizioa izeneko fenomeno kuantiko bati esker. Gainera, qubitak elkarri lotuta egon daitezke, eta horrek esan nahi du baten egoerak beste batenari eragiten diola, baita urrutitik ere.
Zergatik da iraultzailea?
Elkarlotze eta gainjartze horri esker, ordenagailu kuantikoek kalkuluak paraleloan egin ditzakete, ordenagailu klasikoek baino ahalmen esponentzial handiagoarekin. Adibidez, optimizazio arazoetan, molekulen simulazioan edo zenbaki handien faktorizazioan, ordenagailu kuantiko batek gaur egungo teknologiekin pentsaezinak diren denboretan erantzun dezake.
Zer eragin izango du gure eguneroko bizitzan?
Oraindik ere ordenagailu kuantikoaren haurtzaroan gauden arren, haren garapenak iraultza ekar lezake hainbat arlotan, hala nola medikuntza pertsonalizatuan, material berrien sorkuntzan, segurtasun informatikoaren hobekuntzan eta ekonomiaren eta ingurumenaren arazo konplexuen konponketan.
Zer onura ekarriko dizkio Donostia hiriari?
Hirian ordenagailu kuantiko bat izateak abantailak ematen ditu, hala nola ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta enpresa teknologikoak erakartzea, adibidez. Fisika kuantikoan, ingeniaritzan eta datu-zientzietan espezializatutako talentuaren prestakuntza ere sustatzen du. Gainera, Donostia abangoardiako teknologiako berrikuntza-polo gisa proiektatzen du.
Zergatik Euskadin?
Proiektu hau 2023an abiarazitako BasQ ekimenaren barruan kokatzen da, Euskadi erreferentziazko hub teknologiko gisa sendotzeko helburuarekin. Hasieran, IBM Quantum System One bat instalatzea aurreikusi zen, baina Eusko Jaurlaritzaren eta IBMren arteko akordioa eguneratu ondoren, IBMren sistema kuantiko modular aurreratuena hedatzea erabaki da: IBM Quantum System Two.
Zure interesekoa izan daiteke
Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da
Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.
"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala
“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.