Segurtasun falta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Facebooken aurkako 'eraso sofistikatua' ikertzen ari da FBI

Webgune batean sartu ostean, birus informatiko bat sartu da Facebookeko hainbat langileren ordenagailuetan. Hala ere, erasoak ez dituela erabiltzaileak kaltetu azpimarratu du sare sozialak.
Facebookek hainbat eraso informatiko jaso ditu jada. Argazkia: EITB
Facebookek hainbat eraso informatiko jaso ditu jada. Argazkia: EITB

Aurreko hilabetean Facebooken aurka izandako "eraso informatiko sofistikatua" ikertzen dabil AEBetako Ikerketa Bulego Federala. Hala ere, erasoak ez dituela erabiltzaileak kaltetu azpimarratu du sare sozialak.

San Francisco Chronicle kazetak jakinarazi duenez, Ikerketa Bulego Federala (FBI) Facebookekin ari da lanean konpainia horren hainbat langileen ordenagailuak kaltetu zuen erasoaren jatorria ezagutzeko.

Ohar baten bidez Facebookek azaldu duenez, "sakelako telefonoentzako garatzaileentzat zuzendutako webgune batean sartu ostean", 'malware' edo birus informatiko bat sartu da Facebookeko hainbat langileren ordenagailuetan.

"Erasoaren berri izan dugunean, ordenagailu kaltedunak isolatu ditugu, agintariei abisatu diegu eta ikerketa abiatu dugu", azaldu du Facebookek bere blogean.

Ahulgarria

Facebookek 1.000 milioi erabiltzaile ditu mundu osoan, eta uneoro eraso informatikoak ari da pairatzen. Oraingo arazoa baliteke larriagoa izatea, Oracleren Java kodea kaltetu duelako.

Hilabete honetan Twitterrek ere beste eraso bat jaso du. Kasu horretan, hackerrek 250.000 erabiltzaileren datuak lapurtu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X