Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia, Facebooki informazio pribatu gehien eskatzen diotenen artean

Zehazki, mundu mailan datu gehien eskatzen dutenen artean zortzigarren herrialdea da. 715 konturen inguruko informazioa eskatu du aurten.
Facebook
Facebook

AEBak izan dira 2013ko lehen sei hilabeteotan Facebooki bere erabiltzaileen inguruko informazio pribatu gehien eskatu dion herrialdea, sare sozialak kaleratu duen txosten baten arabera. Besteak beste, Brasil, Espainia eta Txile ageri dira datu gehien eskatu dituzten hamar herrialdeen artean.

Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, 71 herrialdek 39.000 konturen inguruko informazioa eskatu zioten Facebooki. Horietatik % 53,9 (20.000 eta 21.000 artean) AEBek eskatu zituzten

India, Erresuma Batua, Italia, Alemania eta Frantzia ageri dira zerrenda horretan. Indiak 4.100 erabiltzaileren datuak eskatu zituen, eta Frantziak, berriz, 1.600 erabiltzailerenak.

Zazpigarren postuan Brasil dago (857 erabiltzaile), eta zortzigarrenean, berriz, Espainia (715 kontu).

Eskaera horiek jasotzen duten erantzun kopuruari dagokionez, berriz, Espainia bigarren dago, Facebookek Espainiak egindako eskaeren % 51 onartu baititu.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X