Mobile World Congress 2014
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuckerberg (Facebook) eta Koum (WhatsApp) Bartzelonako kongresuan gaur

Gainera, besteak beste, IBMko presidentea eta 145 herrialdetatik joandako bisitariak izango dira bertan.
18:00 - 20:00
Facebook enpresak Whatsapp mezularitza-zerbitzua erosi du

Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea eta Jan Koum WhatsAppen sortzaileetako bat Mobile World Congress (MWC) sakelakoen inguruko kongresuan izango dira gaur, lehenengo egunean, sare sozialak mezuak bidaltzeko konpainia erosiko duela iragarri eta egun gutxitara.

Bi pertsonaia ezagun horien hitzaldiek ikusmin handia sortu dute, are gehiago duela egun gutxi egindako iragarpenaren ostean, baina ez dira bakarrak izango. Virginia Rometty IBMko presidentea asteazkenean izango da kongresuan. Iaz 72.000 bisitari izan ondoren, aurten marka hori haustea espero dute, aurreikuspenen arabera iaz baino 3.000 gehiago izango baitituzte. Helburuetako bat 18.000 enpresaren ordezkaritza jasotzea da; 2006an (lehenengo urtean) lortutako kopuruaren bikoitza eta 2013koa baino ehun inguru gehiago.

Azoka honek mundu osoko profesionalak (200 herrialdetakoak) eta 145 gobernu ordezkariak (80 bat Ministerio edo estatubururen ordezkariak tartean) hartuko ditu, eta atzerriko parte-hartzaileez gain, Espainiako 150 enpresatako ordezkariak ere jasoko ditu; horietako 91, Kataluniakoak.

Aurtengo Kongresuan, dispositibo "mugikorrak" izango dira protagonistak, esaterako, osasun egoeraren datuak eta kirola egitean datuak ematen dituzten eskumuturrekoak, erlojuak eta gerrikoak. Horrez gain, LTEk (4G) eta material malguek interes handia sorrarazi dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X