BEC-en
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Euskal Encounterren

Ekitaldiaren koordinatzaile nagusiak 22. ekitaldiaren balorazio positiboa egin du eta oso pozik agertu da.
18:00 - 20:00
Zonbiak protagonista arratsaldean

Ekitaldiz betetako lau egunen ondotik, gaur itxiko ditu ateak Euskal Encounterren 22. edizioak. Egunotan hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute Barakaldoko BECera gerturatu diren 16.000 lagunek.

Antolatzaileen esanetan, guztira 6.000 parte-hartzaile eta 10.000 bisitari izan dira BECen, eta guztiek ere antolakuntzak prestatutako hitzaldi, tailer, konferentzia, joko eta abarretan.

Larunbatean egindako Z-Day delako ekimen berritzailea azpimarratu dute antolatzaileek, Espainian inoiz egin den "real game" handiena. Ekimen horretan 1.400 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten; "jokalari, aktore, makillatzaile eta segurtasun alorreko langileek tarteko".

Sabino San Vicente Euskal Encounter ekimenaren koordinatzaile nagusiak aurtengo edizioaren balorazio ona egin du, eta oso pozik agertu da. Horren esanetan, aurten aukeratutako leloa "Elaborating connections" egia bilakatu da "parte-hartzaileen artean sortu den elkarreraginari esker".

Bestalde, Opengunek izandako arrakasta nabarmendu du San Vicentek; izan ere, pertsona asko gerturatu dira gune horretara.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X