Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamak orrialde pertsonala zabaldu du Facebooken

Etxe Zurian geratzen zaizkion 14 hilabeteetan herritarrekin zuzeneko harremana izan nahi du AEBko presidenteak.

Barack Obama AEBko presidenteak orrialde pertsonala zabaldu berri du Facebooken: "President Obama". AEBko buruzagiak sare sozial honetan ireki duen bigarrena da, aurretik "Barack Obama" izeneko fanpage profesionala zuelako (45 milioi jarraitzaile). Bigarren honekin, ordea, Etxe Zurian geratzen zaizkion 14 hilabeteetan herritarrekin harreman zuzenagoa izan nahi du.

Ordu gutxitan, 565.000 jarraitzaileren langa gainditu du orrialdeak. "Kaixo Facebook! Azkenean badut nire orrialde propioa", idatzi du bere aurreneko mezuan. Lerro batzuk idaztearekin batera, bideo bat ere igo du AEBko agintariak. Bertan, Etxe Zuriko atzeko lorategian ageri da, osteratxoa egiten. Horren arabera, urtxintxak, "belatz bat" eta "azeri bat" ikusi ditu inoiz "afal aurretik egin ohi duen paseotxoan".

"Espero dut orrialde honetan herrialde honek dituen arazo garrantzitsuenei buruzko benetako elkarrizketak izango ditugula. Nik neuk esaten dudana entzun eta zuon istorioak eta iritziak partekatu ahalko dituzue (Gauza dibertigarriak ere izango dira)", erantsi du mezuan.

Mark Zuckerberg Facebookeko presidenteak berak ongietorria eman dio Obamari, orrialdea zabaldu eta ordu batzuetara.

Etxe Zuriak duen estrategia digital berriaren emaitza da fanpage hau. Maiatzean Twitter kontua zabaldu zuten @POTUS izenarekin.

Bere bizitzaren kronologia, iruditan

"Aita, senarra eta AEBko 44. presidentea", Facebookeko orrialdean hala definitu du bere burua Obamak.

"President Obama" orrialdean buruzagiaren bizitzako eta agintaldiko une gogoangarrienak iruditan bildu dituzte. Hala, amarekin agertzen den txikitako argazki bat, Michelle Obamarekin ezkondu zenekoa eta 2005ean Senatura heldu zeneko irudiak bildu ditu kronologia horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X