Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Twitterreko 32 milioi pasahitz ostu eta salgai jarri dituzte

Antza denez, pasahitzak kontsumitzaileei zuzenean lapurtu dizkiete; izan ere, zerbitzariek erasorik jasan ez dutela azpimarratu du konpainiak.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Twitter sare sozialeko erabiltzaileen kontuetako 32 milioi pasahitz baino gehiago ostu eta salgai jarri dituzte, El Pais-ek eta La Vanguardia-k jakitera eman dutenez.

LeakedSourcek eman du Twitterreko erabiltzaileen datuen lapurretaren berri. Iturria Tessa88@exploit.im izan da oraingoan ere. VK Errusiako sare sozialari eraso egin ziotenean ezizen bera erabili zuten, erasoaren berri emateko. Orduan 100 milioi erabiltzaileren datuak ostu zituzten.

Dirudienez, pasahitzak kontsumitzaileei zuzenean lapurtu dizkiete; izan ere, zerbitzariek erasorik jasan ez dutela azpimarratu du konpainiak.

Duela gutxi MySpacek informazio lapurreta baten biktima izan zen. 2013ko ekaina baino lehen sortutako pasahitzak, posta elektronikoak eta izenak galdu zituela onartu zuen konpainiak. Bestalde, Linkedinek 100 milioi erabiltzaileen pasahitzak indargabetu behar izan zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen

Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X