Olinpiar Jokoei buruzko zazpi mini-joko sortu ditu Googlek
Ostiral honetan, abuztuak 5, hasiko dira 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak. Arrazoi horregatik, hainbat kirol eta diziplinekin harremana duten zazpi mini-joko sortu ditu Googlek.
Android eta iOS sistementzako prestatutako doako aplikazioa da, eta, Google bilatzailearen erabiltzaileek, datorren abuztuaren 21era arte izango dute horiekin jolasteko aukera.
Jolas bakoitzak Olinpiar Jokoetako diziplina batekin harremana du, eta, besteak beste, tenisa, golfa, txirrindularitza edo igeriketa ordezkaturik agertzen dira. Halaber, fruitu desberdinek dute protagonismoa.
Atletismoari buruzko mini-jokoaren kasuan, atzetik datorren meloi erraldoi bati ihes egiten dio marrubi batek. Bestalde, tenisean, pinaburu batek du protagonismoa.
protagonismoa. protagonismoa.