Google Analytics Summit
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Euskadiko marketing online agentziak onenen parean gaude'

eitb.eus-ek Iñaki Gorostiza eta Iñaki Garcia Bilboko LIN3S enpresako ordezkariekin hitz egin du. Biek Google Analytics Partners Summit ekitaldi ospetsuan parte hartu dute San Frantziskon (AEB).
Iñaki Gorostiza eta Iñaki Garcia, Bilboko Lin3S enpresako ordezkariak. Argazkia: Lin3S
Iñaki Gorostiza eta Iñaki Garcia, Bilboko Lin3S enpresako ordezkariak. Argazkia: Lin3S

Abuztuaren 30ean eta 31n Google Analytics Partners Summit egin zuten San Frantziskon (AEB). Ekitaldiak azterketa digitaleko enpresa garrantzitsuenak biltzen ditu urtero. Bilboko LIN3S enpresa bertan izan zen. Ekitaldian aurkeztu zituzten berritasunei buruz hitz egin dugu Iñaki Gorostiza eta Iñaki Garciarekin.

Lin3s Euskadiko enpresa bakarra zen Google Analytics Summiten?

Ez, Guillermo Vilarroigekin batera egon ginen. Berak azken 11 urteetan parte hartu du ekitaldian.

Google Analyticseko 500 partner baino gutxiago daude munduan, horien artean Euskadiko bi, harro egoteko modukoa.

Bertan izatea Lin3s enpresarentzako abantaila al da? Zer lortzea espero duzue?

GAPSen parte hartzeko gonbidatuak izatea pribilegioa da. Datozen hilabeteetan agertuko diren nobedadeen berri izan dugu bertatik bertara, eta sektoreko enpresa garrantzitsuenekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hitzaldietan ikusi ditugun kasu arrakastatsuak inspirazio iturri ordainezinak dira, eta burua ideia berriez lepo Bilbora itzuli gara.

Google-ek inposatu ohi dituen konfidentzialtasun klausulak urratu gabe, zer kontatu dezakezue?

Esan bezala, ekitaldian landu diren gai gehienak sekretuak dira.

Orokorrean, hitzaldiek hiru esparru zabal landu zituzten: Aplikazioak, atribuzioa eta azterketa aurreratua; Datuen etiketak, optimizazioa eta bistaratzea; eta Suite 360ri buruzko oinarriak.

Erabiltzaileen Customer Journey deritzona osorik neurtzeko Google egiten ari den esfortzua goraipatuko genuke. Bestalde, dispositiboen eta inguruneen arteko tracking-ari buruzko berritasunek parte-hartzaileak txunditu zituzten.

Beste puntu esanguratsu bat, bezeroei eta mozkinei zuzenduta, txostenei eman beharreko ikuspegi berria izan da. Lehen erabiltzaileek eta helburuek zuten lehentasuna. Zentzu horretan, Customer Lifetime Value hitzaldia oso aberasgarria izan zen.

Suite 360-ko tresna batzuetan ikusi ahal izango ditugun berritasun batzuk ezagutu genituen, Google Tag Manager edo Google Optimize, esaterako. Erabiltzaileek egindako proposamenen eta eskaeren emaitza dira, horregatik harrera ona izango dutela uste dugu.

Google Analytics Summiten parte hartzeaz gain, beste sinergia batzuk sortzeko aprobetxatu duzue bidaia?

Zalantzarik gabe. Ekitaldia bukatuta, Google Tag Manager eta Google Optimize lantzeko jardunaldietan parte hartu genuen, San Frantziskon. Ekitaldi oso interesgarria da; izan ere, tresnen garapenean egunero lanean ari den talde teknikoarekin hitz egiteko aukera duzu.

Gainera, partners enpresa batzuek arrakasta adibide batzuk azaldu zizkiguten.

Google ekitaldi guztietan, networkingerako denbora dago, eta baita terraza batean ardoa dastatzeko aukera ere.

Amaitzeko, azken gogoeta.

GAPSen Marketing Onlineko profesionalik onenak ezagutu ditugu, baita proiektu oso konplexuetan bezero garrantzitsuenekin lan egiten ari diren agentziak ere.

Euskadiko agentziak horien parean lehiatzen ari garela uste dugu, gure taldeetan ezagutza maila bera duten pertsonak daude, are gehiago, motibazioan koska bat gainetik. Zalantza barik, Euskadiko marketing digitalaren etorkizunarekin baikor gara.

Internet sektore dinamikoena da, gaur atzo da jadanik, eta egunero ikasteko prest egon behar zara. GAPSetik motxila bete ideia ekarri dugu, eta praktikan berehala jarriko ditugu. Horregatik, Google eta gainerako partnerei eskerrak eman nahi dizkiegu, esperientzia ahaztezina izan delako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X