Modela, adimen artifizialarekin garatutako gaztelania-euskara itzultzailea
Gaurtik aurrera, euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko sistema berria eskura dauka euskal gizarteak: Modela. Azkenaldian boladan dagoen adimen artifizialeko teknikarik berritzaileenean oinarrituta garatu dute: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation), Elhuyarrek agiri batean azaldu duenez.
“Orain arte hizkuntza nagusien arteko itzulpen-sistemetan erabili den teknika aurreratu hori euskarazko testuekin ere aplikatzeko modua aurkitu dugu”, adierazi dute Itziar Cortesek eta Igor Ellakuriak, Elhuyarreko eta MondragonLinguako Itzulpengintzarako Teknologien eta Modelaren arduradunek.
Orain arteko itzulpen automatikoko sistemetan, emaitzen kalitatea mugatzen zuten euskararen morfologia aberatsak eta bestelako ezaugarriek; aldiz, sare neuronaletan oinarritutako sistemetan, gainditu egin da muga hori, eta euskararen hizkuntza-teknologiak beste hizkuntzen pare jarri dira.
Sare neuronaletan oinarritutako itzultzaile automatikoek izugarrizko jariakortasuna eskaintzen dute, aurrez ezagutzen ziren sistemekin alderatuz. “Euskararen kasuan, inoiz ikusi ez diren kalitateko itzulpenak eskaintzen ditu Modelak. Lehen aldiz, euskarazko itzultzaile automatiko baten erabilera praktikorako ateak ireki zaizkigu”, erantsi dute Modelaren arduradunek.
Languneren merkatu-ikerketaren arabera, EAEko itzulpen-merkatua (publikoak eta pribatuak barne hartzen dituena) 40 milioi euro ingurukoa izan zen 2017an, eta, guztira, 500 milioi hitz itzuli ziren. Beraz, eragin handia izango du teknologiaren eta profesionalen garapenean; esaterako, Modelak itzultzaileen produktibitatea handitzeko aukera eman dezake.
Hala ere, ez dator itzultzaile profesionalak ordezkatzera, euskarazko eduki gehiago sortzen laguntzera baizik.
“Euskaraz bizi nahi duten pertsona eta erakundeetan ere eragin handia izango du; itzulpenen kalitateari esker, eguneroko komunikazioa (enpresen barne-komunikazioa, blogak, etab.) euskara hutsean bideratu ahal izango da”, diote Elhuyar eta MondragonLinguako arduradunek.
Modelak lagunduko du erakundeetan euskararen idatzizko erabilera handitzen eta euskara normalizatzen, eta enpresek kalitateko tresna bat izango dute euskaraz komunikatzeko gai ez direnentzat. Modu horretara, erakunde barneko komunikazioa bermatuko da, bakoitzari bere hizkuntzan komunikatzeko aukera ematearekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.