Eguneratzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

WhatsAppen modu iluna erabilgarri dago jada iOS eta Android sistemetarako

Erabiltzaile askok behin eta berriro eskatu duten aukera bat da, pantailaren distira murriztu eta kontrastea hobetzea ahalbidetzen duena, irakurketa erraztuz.
WhatsAppen modu iluna erabilgarri dago jada.
WhatsAppen modu iluna erabilgarri dago jada. Argazkia: WhatsApp

WhatsAppek, mundu osoan milaka pertsonek erabiltzen duten berehalako mezularitza aplikazioak, modu iluna jartzeko aukera gehitu dio bere zerbitzuari, eta dagoeneko erabilgarri dago iOS eta Android sistemetarako.

Erabiltzaile askok behin eta berriro eskatu duten aukera bat da, pantailaren distira murriztu eta kontrastea hobetzea ahalbidetzen duena, irakurketa erraztuz. Facebooken menpe dagoen berehalako mezularitza konpainia horrek, hainbat hilabetez probak egin ostean iragarri du aukera berria.

"Dagoeneko ezaguna den esperientzia batean irudi berria eskaintzen du Whatsappen modu ilunak. Argi gutxi dagoen inguruetan ikusmen-nekea murrizteko asmoz prestatu da tresna hori, eta, horrez gain, bateriaren kontsumoa murrizteko aukera ematen du. Telefonoak gela osoa argitzen duenean sortzen diren une deserosoak saihesten laguntzea ere espero dugu", adierazi du WhatsAppek ohar batean.

Android 10 eta iOS 13 sistemen erabiltzaileek modu iluna aktibatu dezakete jada sistemaren konfigurazioan, eta Android 9 eta aurreko bertsioen erabiltzaileek urrats hauek jarraitu behar dituzte: Doikuntza > Mezuak > Itxura > 'Iluna'.

Zehazki, iOS sistema erabiltzen duten gailuetan WhatsAppen modu iluna beltza izango da, eta gris iluna Androiden.

Konpainiak, bideo labur batekin batera jakinarazi du modu iluna eskuragarri dagoela. Bertan,  hainbat pertsona ageri dira ohean, berehalako mezularitza aplikazioa erabiltzen. Hello Darkness du izenburu bideoak, eta Paul Simonek argitaratutako The Sound of Silence abestiaren bertsioa egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X