MEZULARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telefonia mugikorreko operadoreek ez dute jaso oraindik Telegram blokeatzeko agindua

Pedraz epailearen agindua jasotzen zutenetik hiru orduko epea zeukaten operadoreek aplikazioa blokeatzeko.
Telefonia mugikorreko operadoreek ez dute Telegram blokeatzeko agindua jaso oraindik
Telefonia mugikorreko operadoreek ez dute Telegram blokeatzeko agindua jaso. Argazkia: EFE

Telefonia mugikorreko operadoreek ez dute Telegram sare soziala blokeatzeko agindua jaso oraindik, nahiz eta Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak atzo, larunbatarekin, eman zuen horretarako manua, sektore horretako iturrien arabera.

Esan bezala, epailearen agindua jasotzen zutenetik hiru orduko epea zeukaten operadoreek aplikazioa blokeatzeko. 

Mediaset, Antena 3 eta Movistar Plus konpainiek ezarritako salaketa baten harira iritsi zen agindu judiziala; izan ere, egile eskubideak zituzten edukiak baimenik gabe erabiltzea leporatu zioten Telegrami.

Auzitegi Nazionaleko 5. epaitegi nagusiko epaileak "beharrezkotzat, egokitzat eta proportzionaltzat" jo du sare sozialaren aurka hartutako neurria, eduki horien hedapena eteteko beste modurik ez dagoela arrazoituta.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X