Microsoft erori egin da eta arazoak sortu ditu hainbat enpresatan
Microsoft konpainia teknologikoa erori egin da mundu mailan, eta arazoak sortu ditu enpresa ugaritan, aire konpainia, banketxe, hedabide eta industria alorrekoetan, tartean. Euskadin, gorabeherak izan dira, besteak beste, Osakidetzaren webean (ezin izan da hitzordurik hartu), Kutxabanken eta Laboral Kutxan (ezin izan da bizum bidezko ordainketarik egin) eta Mercedes-Benz konpainiaren Gasteizko lantegian (produkzioa eten da).
Enpresa multinazionalak bart eman du arazoen berri, Microsoft365 zerbitzuaren intzidentzien berri emateko kontuaren bidez (@MSFT365Status). "Microsoften zerbitzu eta aplikazioetan sartzeko erabiltzaileen ahalmenari eragiten dion arazo bat ikertzen ari gara", adierazi dute lehen mezu batean.
Gerora azaldu duenez, CrowdStrike segurtasun digitalerako enpresaren antibirusaren eguneratzeak kale egin du, eta horrek Microsoften biltegiratze eta prozeduran etena eragin du.
Konpainiak handik gutxira argitu du trafikoa "azpiegitura osasuntsu batera" bideratzen hasi direla, eta "hobekuntza" igarri dutela zehaztu. Antza, AEBn hasi da "itzalaldia", eta mundu osora zabaldu da ondoren.
Antibirus baten eguneratze akatsak sortu du anabasa
CrowdStrike enpresak berak X sare sozialean azaldu duenez, akatsak "pantaila urdineko errorea" ("heriotzaren pantaila" deitzen diote askok eta askok) edo "Falcon softwarearen akatsak atzemateko errorea eman dezake". Gerora adierazi du badakiela zerk eragin duen errorea, eta konpondu egin duela.
Igor Unanue S21Sec enpresako segurtasun arduradunak eitb.eus-i azaldu dionez, arazoa konpontzea "korapilatsua" da, "ordenagailuz ordenagailu konpontzen joan beharko direlako".
Erorketak ondorio ekonomikoak izango ditu, zalantzarik gabe. Microsoft eta CrowdStrike enpresen akzioek behera egin dute nabarmen New Yorkeko Burtsaren irekieran.
Arazoak enpresa ugaritan
Espainiako Estatuan, Aena aireportuen enpresa kudeatzailea izan da arazoen berri ematen lehenetarikoa. 08:00ak pasatxo zirenean, mezua zabaldu du X sarean, arazo informatikoen berri emanez eta atzerapenak gerta zitezkeela ohartarazteko.
Gerora zehaztu duenez, fakturazioan eta bidaiarien informazio puntuetan egon dira traba handienak. Bilboko Aireportuan, esaterako, ilara luzeak sortu dira check-in digitala egiteko arazoak tarteko (eskuz egin behar izan dituzte). Dagoeneko 30 bat hegaldi atzeratu dituzte Loiun. Iruñeko Aireportuan hegaldi bat atzeratu dute.
Egoerak ohiko egoera berreskuratzen joan da, pixkanaka, egunak aurrera egin ahala, eta 15:00ak inguruan, Aenak sareetan zabaldu duenez, sistema nagusiak berrezarri ditu jada, nahiz eta aireportuetan oraindik nabari diren arazo teknologikoaren ondoriozko atzerapenak.
Repsoli ere eragin dio erorketak, eta arazoak sortu dira gasolina zerbitzuguneetan. Erabiltzaileek eskudirutan bakarrik ordaindu ahal izan dute ordu batzuetan.
EAEn, Microsoften matxurak Eusko Jaurlaritzaren menpeko webgune eta zerbitzuei eragin die; Justizia administrazioari, BizcayTIC plataformari (udalei euskarri digitala ematen die) eta EAEko Administrazio Orokorrari, besteak beste. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailetik azaldu dutenez, erorketak "ez du segurtasun arazorik sortu", baina bai moteltze orokor bat. Hala, hasiera batean, arazoak izan dira Administrazioko ordenagailuen % 70ean. Gerora, sistema apurka-apurka bere onera etortzen hasi dela jakinarazi dute, eta 11:00etarako ordenagailuen erdiak normal ari zirela zehaztu dute.
Osakidetzan ezin izan da webgune bidez hitzordurik hartu, eta zenbait anbulatoriotan jendea pilatu da, goizean goiz, hitzordua bertatik bertara hartzeko.
Finantza-erakundeetan ere izan du eraginik erorketak. Espainiako eta Londresko burtsek, esaterako, arazoak izan dituzte operazioak egiteko. Gurean, Kutxanbakek eta Laboral Kutxak ere trabak izan dituzte normal jarduteko, eta, adibidez, ezin izan da bizum bidez ordainketarik egin. Biek ala biek, baina, 11:30ean jakinarazi dute ohiko jarduna berreskuratu dutela.
Kontrara, kreditu-txartelen ordainketa gehienen bitartekari den enpresak, Redsys plataformak, adierazi du erorketak ez duela eraginik izan eta "normaltasun osoz" ari direla lanean.
Industriari dagokionez, Mercedes-Benz konpainiaren Gasteizko lantegiak produkzioa eten du goizean. Correosen eta Amazonen ere izan da gorabeherarik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.