ADIMEN ARTIFIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarrean da EBn adimen artifiziala arautzen duen munduko lehen legea: gakoak eta helburuak

Gardentasuna bermatzea da legearen xede nagusienetako bat. Horretarako, besteak beste, enpresak adimen artifizialeko sistemak erabiltzen ari diren kasuetan, erabiltzaileek eskubidea dute informazio hori jakiteko.
Iragarkia
20240801121400_adimen-artifiziala_
18:00 - 20:00
Artifiziala arautzen duen munduko lehen legearen gakoak

Gaurtik, indarrean da Europar Batasunean adimen artifiziala arautzen duen munduko lehendabiziko legea. Teknologia mota horrek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea da araudi berriaren xede nagusienetakoa, beti ere, arriskuak eta mehatxuak zeintzuk diren jakinda. Horretarako, adimen artifiziala noiz eta nola erabili daitekeen zehazten da. Arauak bikaintasuna eta berrikuntza teknologikoa bultzatu nahi ditu, giza eskubideen babesa bermatuz.

Ondorengoak dira legearen giltzarriak:

Helburuak

Adimen artifiziala noiz, non, nola eta norentzat erabili daitekeen. Hori arautzen du legeak, betebeharrak eta eskubideak zeintzuk diren zehaztuz. Helburua da EB osorako marko juridiko bakar eta harmonizatua ezartzea,  eta hori kontuan hartuta garatzea adimen artifizialeko sistemak. Berrikuntza sustatu nahi da, teknologia mota horren arriskuei eta mehatxuei aurre eginez.

Nori ezarriko zaio?

EBko herrialdeetan adimen artifizialeko sistemak saltzen eta merkaturatzen dituzten hornitzaileei ezarriko zaie legea —zein herrialdeetan garatu diren ez da aintzat hartuko—, eta baita ere, sistema horien erabiltzaileei.

Araudia ez zaie ezarriko EBtik kanpoko herrialdeetako erakunde publikoei, beti ere, adimen artifizialeko sistemak poliziarekin edota justiziarekin elkarlanerako erabiltzen badituzte. Segurtasun nazionalaren izenean (helburu militarra) erabiltzen den kasuetan ere ez da aplikatuko legea, eta ezta ikerketa eta garapen zientifikorako denean ere.

Gardentasuna bermatzea da legearen xede nagusienetako bat. Horretarako, besteak beste, enpresak adimen artifizialeko sistemak erabiltzen ari diren kasuetan, erabiltzaileek eskubidea dute informazio hori jakiteko; besteak beste, telefono deietan edota txatetan txatbotak erabiltzen ari badira enpresak, hori nahitaez jakinarazi beharko diete erabiltzaileari.

Adimen artifizialeko sistema motak

Adimen artifizialeko lau sistema mota bereizten ditu legeak: debekatutakoak, arrisku handikoak, gardentasun betekizunak dituztenak eta interes orokorrekoak.

Debekatuko diren sistemen artean, honakoak daude:      Kategorizazio biometrikoko sistemak,  aurpegiko irudiak bereizi gabe atzematen dituztenak, pertsonak  "puntuatzeko"  algoritmoak aplikatzen dituztenak edota aurreikuspenaren bidez poliziari operazioak egitea ahalbidetzen dietenak.

Hala ere, araudiak zenbait salbuespen onartzen ditu. Identifikazio biometrikoko sistemak "denbora errealean" erabili ahal izango dira, zenbait babes-neurri beteta. Adibidez,  desagertutako pertsona baten bilaketa egiteko edota atentatu terrorista bati aurre egiteko.

Isunak

Isunak ezartzerakoan, kontuan hartuko dira testuingurua eta araua urratu duen enpresaren negozio-bolumena:  7,5 milioi eurotatik hasi eta 35 milioira artekoak aurreikusten dira.

Lege berria aplikatzeko faseak

Abuztuaren 1ean indarrean sartu ondoren, legea behin betiko eta bere osotasunean aplikatzerako hogeita lau hilabete igaroko dira. Hori bai, debeku praktikoak deritzonak sei hilabeteko epean sartuko dira indarrean, hau da, 2025eko otsailean, gutxi gorabehera.

2025eko abuztuan, berriz, interes orokorrerako sistementzako arauak hasiko dira aplikatzen, eta urtebete geroago, 2026ko abuztuan, legea bere osotasunean ezarriko da, hainbat salbuespen kenduta: arrisku handiko sistemetarako betebeharrak, adibidez, 2027ko abuztura arte ez dira martxan jarriko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X