PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Neurriak ez die eragingo data hori baino lehen merkaturatutako jokoei. Argazkia: Pexels.
2028ko urtarriletik aurrera, PlayStation kontsoletarako bideojoko berriak formatu digitalean bakarrik egongo dira eskuragarri, Sony Interactive Entertainment (SIE) konpainiak asteazken honetan aditzera eman duenez. Joko horiek Sonyren PlayStation Store denda digital ofizialean zein deskarga digitaleko kodeak eta txartelak merkaturatzen dituzten denda fisikoetan erosi ahal izango dira.
Aldaketa "eboluzio naturalaren" ondorio da, eta bermatuko du Sony kontsumo-joeretara egokitu ahal izatea, bide digitalen aldeko joera disko fisikoen aldekoa baino askoz handiagoa den testuinguruan. "Trantsizio horri esker, hobeto egokituko gara gure komunitateko gehienek nahiago duten jokatzeko moduarekin", ziurtatu du konpainiak.
Halaber, industria aldaketa-giroan murgilduta dagoen unean hartutako erabakia ere bada; izan ere, kontsolak garestitu egin dira, besteak beste, adimen artifizialeko (IA) enpresek gero eta memoria- eta biltegiratze-txip gehiago eskatzen dituztelako.
Bestalde, Sonyk zehaztu du neurriak ez diela eragingo data hori baino lehen merkaturatutako formatu fisikoko jokoei.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.