Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Sei pertsona hil dira, igandean, Rio de Janeiron (Brasil) bi helikopterok airean talka eginda, tartean Gaspi argentinar youtuber ezaguna.
Eduki sortzaileak milioika jarraitzaile zituen sare sozialetan, bere umore polemiko eta probokatzaileari esker.
Iaz, Ibai Llanos bilbotarrak antolatutako boxeo-ikuskizun erraldoiaren izarretako bat izan zen, eta horrek are ezagunago egin zuen Atlantikoaren beste aldean.
Haren heriotzaren berri izan eta gero, hainbat eduki sortzailek doluminak agertu dituzte sare sozialetan, hala nola Ibaik berak, Rubiusek, Coscuk eta AuronPlayk.
Oliver Tree abeslaria hil da
Helikoptero istripuan Oliver Tree abeslari estatubatuarra ere hil da. Besteak beste, Life Goes On eta Miss You abestien sortzailea zen, azken hori Robin Schulz DJ alemaniarrarekin batera.
Nola gertatu da istripua?
Ezbeharra 08:59an gertatu zen, Rio de Janeiroko hego-mendebaldean, suhiltzaileen arabera.
Bi helikopteroek talka egin zuten airean, eta auto elektrikoak gordetzeko erabiltzen den eliza abandonatu batera erori ziren.
Aireontzietako batek eztanda egin zuen, eta lurra jo zuen ondoren. Bestea ez zen lehertu, baina irauli eta bertan geratu zen, lurrean.