Zer da DeepSeek, AEBko adimen artifizialaren merkatuari astindua eman dion Txinako aplikazioa?
Txinaren eta AEBren gerra komertzialaren beste hari mutur bat, adimen artifizialaren (AA) merkatuan. DeepSeek Txinako konpainiak danbatekoa eman du arlo horretan, eta dar-dar batean jarri ditu ChatGPT (OpenAI) eta Metak sortutako adimen artifizialeko aplikazioak. Horren erakusle, Silicon Valleyko konpainia teknologikoek nabarmen egin dute behera burtsetan.
Baina, zer da DeepSeek? Adimen artifizialeko aplikazio bat da, eta AEBko lehiakideen antzera, problema matematikoak ebazten ditu eta modu eraginkorrean erantzuten die egiten zaizkion galderei. Baina, besteek ez bezala, kode irekia du, hau da, edozeinek arakatu, moldatu eta garatu dezake nahieran. Gainera, doakoa da. Low cost (merkea) adimen artifizial hori OpenAi ChatGPTren o1 modeloarekin parekatu dute, prestazio antzekoak baititu.
Euskaraz ere mintzatzen da DeepSeek, Euskadi Irratiak egiaztatu ahal izan duenez. Nolanahi ere, oinarrizko esaldiekin bakarrik moldatzen da ondo, gai konplexuetan ingelesera edo gaztelerara jotzen baitu.
2023an atera zuen Txinako High-Flyer Quant funtsak. Dioenez, bi hilabetean garatu zuten eta sei milioi dolar gastatu zituzten "bakarrik" —AEBko lehiakideak garatzeko, aldiz, 100 eta 1000 milioi dolar artean behar izan zituzten—.
Azken asteotan Txinako eta AEBko App Store dendetan deskargen buru bilakatu da DeepSeek, ChatGPTri berari aurrea hartuta.
Lurrikara burtsetan
Testuinguru honetan, astelehen beltza izan dute AEBko konpainia teknologikoek, eta Estatu Batuetako Nvidia txip fabrikatzaileak % 16,9ko beherakada izan du Wall Streeten, 600.000 milioi dolar galduta. Adituen arabera, kotizatutako enpresa batek egun batean inoiz izandako galerarik handiena da hori. Horrez gain, teknologikoak ez diren baina sektorearekin harremana duten beste batzuek kolpe latza izan dute: Schneider Electricek % ia 10 galdu du, eta Siemensek, % 3,38.
Nikkei Tokioko burtsak ere zenbaki gorriekin (% 1,7 egin du behera) hasi du eguna, Nvidiaren zartakoak sektore osoa herrestan eraman du eta.
Arrakasta horren erdian, DeepSeekek iragarri du zibererasoa pairatu berri duela, eta aldi batez, erabiltzaile berrien erregistroa mugatu behar izan duela.
"DeepSeeken zerbitzuen kontrako eraso gaizto handien ondorioz, erregistroak kale egin dezake. Itxaron ezazu eta geroago saiatu zaitez. Dagoeneko erregistratuta dauden erabiltzaileek arazo barik erabil dezakete aplikazioa. Eskerrik asko gu ulertu eta babesteagatik", ageri da aplikazioa deskargatu eta erregistratzen saiatzen direnei azaltzen zaien mezuan.
Trump: "Gure enpresei egindako ohartarazpena da"
Gogora ekarri behar da Donald Trump AEBko presidenteak adimen artifizialean 500.000 milioi dolarreko inbertsioa egingo duela, Stargate proiektuaren baitan.
DeepSeeken arrakastaz galdetuta, Trumpek erantzun du AEBko konpainia teknologikoei egindako "ohartarazpena" dela eta honakoa gaineratu du, Floridan egin duen ekitaldi batean: "Gure industriek berarekin lehiatzen jarri beharko dute gogoa".
Zure interesekoa izan daiteke
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.