Trumpek 90 egunez luzatu du TikToki Txinatik bereizteko emandako epea
Trumpek 90 egun gehiago eman dizkio TikToki Txinako matrizetik bereiz dadin, AEBn erabili ahal izateko. Bidenen agintaldiko lege batek Txinarekin moztera behartzen zuen aplikazioa, AEBren "arerioa" dela iritzita, baina Trump presidenteak luzapenak onartu ditu TikTokek AEBko inbertitzaile bat aurkitu dezan.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak beste 90 egunez luzatu du TikTok enpresari emandako epea, ByteDance enpresa txinatarretik hausteko eta AEBn lanean jarraitu ahal izateko.
Oraingoz, Justizia Sailak ez du inor zigortuko AEB Atzerriko Aurkariek Kontrolatutako Aplikazioetatik Babesteko Legea "ez betetzeagatik". Izan ere, herrialde horien artean dago Txina.
Lege hori Joe Bidenen agintaldian onartu zuten, eta txinatarra ez den inbertitzaile bat aurkitzera behartzen zuen TikTok. Epea, hain zuzen, urtarrilaren 20an bukatu zen, Trumpek kargua hartu zuen egunean. Hala ere, egungo presidenteak luzapenak onartu ditu, aplikazioari denbora gehiago emateko.
Trumpek aurretik adierazi duenez, TikTok “ahulgunea” da berarentzat, hauteskunde-kanpainan gazteen artean irudi positiboa izaten lagundu baitzion, bere esanetan.
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak ere izan du hizpide gaia aste honetan. "Behin baino gehiagotan esan duen bezala, (Trumpek) ez du nahi TikTok desagertzea. Luzapenak 90 egun iraungo du, eta Administrazioak lan egingo du akordio hau ixteko eta estatubatuarrek TikTok erabiltzen jarraitu ahal izateko, euren datuak babestuta daudela bermatuta", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.