Amazonen hodeiaren erorketak arazoak eragin ditu munduko hainbat web zerbitzutan
Amazon, Alexa, ChatGPT, Perplexity, Epic Games Store eta Fortnite bezalako plataforma eta zerbitzuei eragin die gorabeherak.
Amazon Web Services (AWS) enpresak adierazi du bere zerbitzu gehienak ohiko martxan dabiltzala. Izan ere, goizeko lehen orduan izan duen gorabehera batek milaka erabiltzaileri arazoak eragin dizkie mundu osoan.
Mundu osoko sare sozialak, joko-plataformak, sistema informatikoak, webguneak eta aplikazioak kaltetu dituen erorketaren ostean, zerbitzariak funtzionatzen ari direla jakinarazi du astelehen honetan munduko hodeiko zerbitzari-sare handienak.
Huts-egiteak Ipar Virginiako (Estatu Batuak) AWSen instalazioetan gertatu dira, enpresak baieztatu duenez.
Gertaera lehen aldiz jakinarazi denetik bi ordu igaro direnean, AWSk kaltetutako 58 zerbitzu atzeman ditu, eta horietako bat erabat etenda zegoen, Amazon DynamoDB, datu-base bat.
Downdetector atariak bildutakoaren arabera, goizeko 11:00ak aldera milaka gorabehera erregistratu dira, bai AWSrekin eta haren zerbitzuekin lotutakoak, bai milaka sare sozial, webgune, online joko-plataforma eta aplikazio mugikorrekin lotutakoak, mundu osoan zehar.
Perplexity adimen artifizialeko eragileak ere funtzionatzeko zailtasunak zituen, baita Alexa laguntzaile birtualak eta telebista-plataformak ere (biak Amazonenak), Fortnite Clash Royale jokoak ere ez dira ondo ibili.
Euskal Herrian, BBVA, ING Direct, Movistar eta Orangeren plataformetan ere arazoak izan dira.
Gainera, arazo hau dela eta, La Oreja de Van Gogh musika-taldearen kontzertu-birarako sarreren salmenta 16:00etara atzeratu dute; 12:00etan sarrerak salgai egotea zuten aurreikusita.
Txartelarekin ordaintzeko arazoak
Era berean, Redsysek, Espainian ordainketak prozesatzeko sistema kudeatzen duen konpainia nagusiak, aldi baterako erorketak izan ditu bere sisteman. Azaldu duenez, komunikazio-azpiegituran unean uneko intzidentzia bat izan du, baina dagoeneko guztiz berreskuratu da.
Redsysek adierazi du bere talde teknikoak epe laburrean antzeman eta konpondu dituela gorabeherak, eta zerbitzua martxan dagoela jada, etendura-aldian zenbait ordainketa-eragiketari modu mugatuan eragin ondoren.
Enpresak azaldu duenez, gertakari isolatu bat izan da, eta ez du zerikusirik beste inolako matxurarekin edo kanpoko faktoreekin, Amazonen hodeiaren erorketari erreferentzia eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.