Albiste dira

MUNDU MAILAKO ETENALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Microsoften Outlook, Teams eta Copilot zerbitzuek erorita jarraitzen dute

Hasiera batean, atzo Microsoftek jakinarazi zuen intzidentzia konpontzeko lanetan "emaitza positiboak" ikusi zituztela, baina gaur goizean jakinarazi du orain arte egindako ahaleginek ez dutela espero bezala funtzionatu. 

(Foto de ARCHIVO)

FILED - 30 January 2026, Bavaria, Munich: FILE PHOTO - The Microsoft logo can be seen on the Microsoft Germany headquarters building in Munich. Photo: Sven Hoppe/dpa



30/1/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
Microsoft. Artxiboko argazkia: Europa Press

Microsoften bere zerbitzuetako batzuk erorita daude atzodanik, tartean Outlook, Teams eta Copilot adimen artifizialeko chatbot aplikazioa. Geroztik konpainia arazoa konpontzen ahalegintzen ari bada ere, oraingoz ez du bere helburua lortu. Atzo Microsoftek jakinarazi bazuen ere intzidentzia konpontzeko lanetan "emaitza positiboak" ikusi zituztela, gaur goizean adierazi du orain arte egindako ahaleginek ez dutela espero bezala funtzionatu. 

Hala ere, konponbideak aplikatu dituen tokietan zerbitzua partzialki berreskuratzea lortu duela nabarmendu du Microsoftek. Edozein kasutan, zerbitzuaren errekuperazioa ez da iraunkorra toki horietan ere. 

Atzo, mundu osoko gorabehera teknikoak monitorizatzen dituen Downdetector atari espezializatuak salaketa kopuruaren gorakada erregistratu zuen. Microsoft Outlook posta elektronikoari lotuta bakarrik, 140.000 intzidentzia erregistratu zituen 70 herrialdetan. 

BBCren arabera, Charles Lamanna Microsoften zuzendariorde exekutiboak azaldu duenez, gertaerak ez du zerikusirik zibersegurtasunarekin eta ez dago jarduera maltzurren zantzurik. 

Gainera, Microsoften azpiegitura erabiltzen duten OpenAI eta Anthropic konpainia teknologikoak ere arazoak izaten ari dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X