Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antón Reixa da SGAEko presidente berria

Aldeko 24 botorekin irabazi ditu hauteskundeak eta elkartearen 36. presidentea izango da.
Anton Reixa. Argazkia: EFE

Anton Reixa, Aunir hautagaitzako kidea, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko (SGAE) presidente berria da. Aldeko 24 botorekin aukeratu dute apirilaren 26an sortutako zuzendaritza berriak egin duen lehenengo batzarrean.

Idazle, musikari, zuzendari eta zinema ekoizleak entitatearen buru izateko beharrezko babesa lortu du. Apirilean zuzendaritza batzordea eratzeko egin ziren hauteskundeetan 14 ordezkari lortu zituen Aunirrek. Bertako 11 kidek Jose Luis Fernandez Sastron hautagaiari eman diote botoa eta beste bik boz zuria eman dute.

Entitatearen buru izan direnen zerrendara gehitu da, besteak beste Ana Diosdado eta Jose Luis Borau artistekin batera, eta 36. presidentea izango da. Teddy Bautistaren etapa gainditzea du helburu.

Batzarra hasi aurretik, Alvaro de la Torre editoreak bere kolektiboko asmoaren berri eman du: bertako zortzi kideek Reixa babestu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X