Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Badu, bada', euskararen errealitateari eta etorkizunari begira

'Badu, bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketa San Telmon izango da otsailaren 17ra arte. Euskarari inoiz eskaini zaion bildumarik zabalena da.
18:00 - 20:00
Euskarari inoiz eskaini zaion bildumari zabalena: 'Badu, bada'

'Badu, bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketak euskararen historia, errealitatea eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditu 1.100 metro koadrotan eta 10 espaziotan. San Telmon izango da ikusgai, otsailaren 17ra arte.

Ekitaldi asko izango dira erakusketaren inguruan. Iñaki Perurenak eta Ibon Sarasolak, besteak beste, gidari lanak egingo dituzte azaroan, eta Asisko Urmenetak eta Antton Olariagak Zazpiak Batman ikuskizuna aurkeztuko dute. Gainera, hizkuntzaren inguruko zerbitzu eta lanabes teknologikoen aurkezpenak izango dira, eta hizkuntza-politikari buruzko mahai-inguru bat.

Euskararen jatorriari buruzko galderak egiteaz gain, galdera honi erantzunak bilatzen saiatuko da 'Badu, bada': 'Zein da etorkizuna, gaur egungo testuinguru eleanitzean?'.

Euskararen errealitateak ezagutaraztea du ardatz erakusketak. Herritarrek hizkuntzen aurrean duten interesa piztea du helburu, eta horien inguruko hausnarketa eta eztabaida sortzea, hizkuntzari dagokionez mundu anitzago eta aberatsago bat egiteko.

Tailerrak, ipuin kontalariak, txotxongiloak, mahai-inguruak, hitzaldiak, bakarrizketak, musika eta bisita bereziak izango dira "Badu, bada" erakusketan. Besteak beste, Iñaki Perurena, Maialen Lujanbio, Mariano Ferrer eta Aizpea Goenaga izango dira erakusketaren gidariak.

2013ko otsailaren 13ra arte izango da ikusgai "Badu, bada", eta ordurako, bisitarien ekarpenei esker, erakusketa aberatsagoa izatea espero dute antolatzaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X