Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Arkeologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urgulleko Ingelesen Hilerrian berreskurapen arkeologikoa egingo dute

Udan egingo dute. Donostiako udalak, Aranzadi zientzia elkarteak, Altzolako Urakek eta hainbat ikastetxetako 30 gaztek hartuko dute parte.
18:00 - 20:00
Urgulleko Ingelesen Hilerrian berreskurapen arkeologikoa egingo dute

Donostian, Urgulleko Ingelesen Hilerrian berreskurapen arkeologikoa egingo dute udan. Donostiako udalak, Aranzadi zientzia elkarteak, Altzolako Urakek eta hainbat ikastetxetako 30 gaztek hartuko dute parte.

Lehenengo aldiz egingo da esku hartze arkeologiko eta antropologikoa Ingelesen Hilerrian, Urgull mendiaren iparraldean.

Bertan ehortzitako gehienak soldadu britaniarrak dira, baina baliteke bertako hobi komunean frantses eta ingelesen gorpuzkinak egotea, 1813koak.

Aranzadiren helburu nagusia ez da hezurrak ateratzea. Helburua da ikertze, zenbatzea, elementu metalikorik ote dagoen antzematea, eta bide batez inguru guztia txukuntzea: pintadak kendu eta mausoleo eta hilarriak zaharberritu, bide batez gazteak inplikatuz.

Ekimena hiritarren proposamena da, eta gazteek aukera izango dute auzolandegi honekin azken 200 urteei buruzkoak hobeto ezagutzeko. Alzolako urek dirua jarriko dute ekimen honetarako. Bigarren mendeurrenaren oroitzapeneko ur botilak jarri dituzte salgai.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X