Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dute

Erakunde bakoitzaren izaera eta helburuen barnean, bien arteko lankidetza proiektuak sustatu eta garatu nahi dituzte euskal hizkuntzaren eta kulturaren esparruan.

Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, Bilbon, Akademiaren egoitzan.

Eusko Ikaskuntzaren izenean Iñaki Dorronsoro lehendakariak sinatu  du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria eta Rosa Miren Pagola Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordea ere izan dira ekitaldian.

Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak, erakunde bakoitzaren izaera eta helburuen barnean, bien arteko lankidetza proiektuak sustatu eta garatu nahi dituzte euskal hizkuntzaren eta kulturaren esparruan. Testuinguru horretan, elkarrekin ikerketak gauzatu nahi dituzte hizkuntza eta kultura izaerako gaietan, bai eta hizkuntzaren, kulturaren eta gizartearen arteko harremanak sendotzea xedetzat duten egitarauen inguruan ere. Horiek horrela, bi erakundeon arteko lankidetza euskal hizkuntzaren eta kulturaren eremuan gauzatuko da, bai eta hizkuntzaren, kulturaren eta gizartearen arteko harremanak sendotzea xedetzat duten egitarauen inguruabarrean ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X