Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Arkimedesen printzipioa': mundua igerileku batean sartzen da

Arriaga Antzokiak Josep María Miró i Corominasek idatziriko eta Carlos Panerak zuzendutako antzezlana taularatuko du urriaren 29tik azaroaren 2ra arte, euskaraz eta gaztelaniaz.
El principio de Arquímedes Arkimedesen printzipioa
El principio de Arquímedes Arkimedesen printzipioa

“Arkimedesen printzipioa” / “El principio de Arquímedes” lana Arriaga Antzokira helduko da urriaren 29, 30 eta 31n eta azaroaren 1 eta 2an, euskaraz eta gaztelaniaz, aktore talde birekin: Tessa Andonegi, Eneko Sagardoy, Xabier Ortuzar eta Aitor Fernandino euskaraz egongo dira, eta Lola Baldrich, Javier Pereira, Alvar Gordejuela eta Gorka Mínguez gaztelaniaz.

Josep Maria Miró i Corominak udal igerileku batean kokatzen du “Arkimedesen Printzipioa”ren ekintza, gure gizartearen izaera hiperaseptikoa irudikatzeko toki egokienean alegia, eta oinarritzat benetan jazo ote zen ez dakigun gertakari bat hartzen du horretarako. Giza psikosia eta epai paraleloak agertzen da istorioan uztartuta.

Gauzak ondo doaz, harik eta neskato batek esaten duen arte haur taldeko entrenatzaileak mutiko bati ezpainetan musu bat ematen ikusi duela.

Masailean emandako musu xalo bat izan da, entrenatzaile horrek etengabe errepikatuko duen bezala, ala pot lizuna? Ez da pedofiliari buruzko lana; aitzitik, haratago doa eta bete-betean aztertzen du, “Ehiza” danimarkar filmak berriki egin zuen bezala, gure gizartean nagusi den psikosi sozial neurrigabea. Besteak beste, erakusten digu erdietsitako segurtasun maila galtzeko beldurrak indarkeria sorrarazten duela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X