Resurreccion Maria Azkueren lan argitaratuak digitalizatuko dute
Resurreccion Maria Azkueren lan argitaratuak digitalizatzeko lana egiten ari da Jakin taldea, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltzaindiaren babesarekin.
"Azkue oso-osorik hartu eta xehe-xehe aztertu. Hori da egiten ari garen lana, gero guztion eskura utzi ahal izateko", esan du Joan Mari Torrealdai euskaltzain oso eta Jakin taldeko kideak, egitasmoaren nondik norakoa azaltzeko.
Azkueren lan argitaratuak digitalizatzeko egitasmoa aurkeztu du Torrealdaik Bilbon, egitasmoa babesten duten bi erakundeotako ordezkariekin, hau da, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura foru diputatuarekin eta Andres Urrutia euskaltzainburuarekin.
Zehazki, Azkueren lan argitaratu guztiak bildu, katalogatu, sistematizatu eta digitalizatzen ari da Jakin taldea. Egitasmoa Euskaltzaindiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmen bati esker gauzatzen ari da eta 2015ean amaituko da.
Ariztondok eta Urrutiak lanaren garrantzia azpimarratu dute. Kultura diputatuaren ustez, "beharrezkoa da gure erreferente historiko-kulturalak berreskuratzea", eta euskaltzainburuaren esanetan, "Azkue oinarrizkoa da guretzat eta belaunaldi berriek bere lana ezagutzea ere oso inportantea da".
Lana burutzen ari den taldearen izenean, Torrealdaik "urrats kualitatibotzat" jo du digitalizazioa. "Hain da handia Azkueren obra, inork gutxik ezagutzen baitu osorik. Folkloreaz interesatzen dira batzuk, hiztegigintzaz besteak, besteak gramatikaz, besteak linguistikaz, besteak musikaz. Orain, guztia batean emanda, corpus gisa eraturik, eta interaktibotasunari esker, Azkueren obrak beste dimentsio bat hartuko du, eta ikertzaileei aztergune berriak sortuko dizkie. Digitalizazioari esker -gaineratu du- Azkueren ekoizpen intelektual-kulturala gure esku geldituko da oso-osorik eta inolako sekreturik gabe".
713 ARTIKULU ETA 85 LIBURU
Azkue "kapazitate handiko gizona" izan zela gogorarazi dute ekitaldian. Euskaltzainburua izan zen, baita idazlea, literaturgilea, kazetaria, musikagilea eta musika biltzailea, hiztegigilea, hizlaria, irakaslea, folklorista, herri literaturaren biltzailea, hizkuntzalaria, euskalaria eta euskaltzalea ere.
Torrealdaik adierazi duenez, "sormen lana eta bilketa lana biak egin zituen, biak oparo. Azkueren obrak sekulako eragina izan du hurrengo belaunaldietan; galtzear zegoen herri ondarea betiko salbatu zuen, eta bazuen azken orduko bilketa zelako kontzientzia".
Kazetari gisa idatzi zituen 713 artikulu, eta 85 liburu burutu zituen. Liburu horietako lau lirateke "enblematikoak": "Diccionario vasco-español-francés" (Hiztegia), "Cancionero popular vasco" (Kantutegia), "Morfología vasca" eta "Euskalerriaren yakintza".
Torrealdaik azaldu duenez, "Azkueren obra ia guztiak bera bizi zelarik argitara emanak dira, horietatik 28 XIX. mendean eta gainerako ia guztiak 1936. urtearen aurretik. Geroztik ere Azkueren obraren berrargitalpenak gauzatu dira, bai literaturan eta bai linguistika kontutan".
Behin lana amaituta, bilaketak katalogoaren arabera eta gaitegiaren arabera egin ahal izango dira. Lan osoko bilaketa eta egituraren bidezkoa ere aurreikusi dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.