ENE saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernika berlindar elkarteak Eusko Ikaskuntzaren saria jaso du

Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein Berlingo elkarteak irabazi du abenduaren 3an Eusko Ikaskuntzak Euskal Herritik kanpoko entitateei ematen dien saria.
Ene saria Eusko Ikaskuntza
Ene saria Eusko Ikaskuntza

Ainhoa Añorga Berlingo Euskal Etxearen presidenteak eta Unai Lauziri elkarteko kolaboratzaileak Ene saria jaso dute gaur, Donostiako Miramar jauregian.

 

Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein Berlingo elkarteak irabazi du Ene saria, abenduaren 3an Eusko Ikaskuntzak Euskal Herritik kanpoko entitateei ematen dien saria.

 

Elkartea 1997an sortu zuten, Gernikako bonbardaketa gogoratzeko, euskal herritarren eta alemaniarren arteko harremanak indartzea eta herrialde hartan eta bereziki hiriburuan, Berlinen, euskal kultura sustatzeko. 2009tik ‘euskal etxe’ izendapen ofiziala du.

 

Elkarteak euskal hizkuntza eta kultur ikastaroak ematen ditu, eta euskararen erabilera sustatzen duten kultur sustapen eta jarduerak antolatzen ditu: hitzaldiak, kontzertuak, zinema emanaldiak, omenaldiak, liburu aurkezpenak, jaialdiak…

Nestor Basterretxea artistak diseinatutako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa jaso du elkarteak.

 

Aurreko urteetan, elkarte hauek jaso dute saria: Euskaltzaleak (Buenos Aires), Union Vasca (Bahia Blanca), Madrilgo Euskal Etxea,  Sustraiak-Erroak elkartea (Paris), North American Basque Organization (NABO), Bordeleko Euskal Etxea (Bordele), Bartzelonako Euskal Etxea (Bartzelona), Artaburu Euskaltzale Elkartea (Mar de Plata)

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X