Donostia 2016k programazioko 12 proiektu aurkeztu ditu
Gaur, 18:30ean, DSS2016k herritarrei zuzenduta antolatu dituen bost aurkezpen saioetako lehenengoa hartuko du Lugaritz Kultur Etxeak. Saioan, Donostia 2016 proiektua zertan datzan azaltzeaz gain, programazioaren lehen aurrerapen bat ere eskainiko dute arduradunek: hamabi ekimen. Gaurkoaren ondoren, hurrengo saioak honakoak izango dira: larunbata, martxoaren 7a (12:00), 2016 Gunean; asteartea, martxoaren 10a (18:30), Tomasene K.E.-n (Altza); ostirala, martxoaren 13a (18:30), Ernest Lluch K.E.-n (Amara); astelehena, martxoaren 16a (18:30), 2016 Gunean.
Bilerotan, DS2016EUk programazioan izango diren 12 ekimen aurkeztuko ditu, itsasargien bidez islatutako hiru talde tematikotan banatuta: Bakearen Itsasargia (gizarte begirunetsuago, zuzenago eta solidarioago baten hazia ereiteko helburuarekin, antzerkitik zuzeneko musikara bitarteko hizkuntzak baliatzen ditu), Bizitzaren Itsasargia (ongizatea sustatzen duten kultur jarduerak, bizitza osasungarriago, humanistago eta osasungarriagoa lortzea helburu dutenak, inguru zainduago eta begirunetsuago batean) eta Ahotsen Itsasargia (adierazpen artistikoek komunikatzeko, galdetzeko eta hunkitzeko duten gaitasuna azpimarratzea du helburu).
Ahotsen itsasargia
Uda-gau bateko ametsa.
2016ko ekainaren 21etik uztailaren 24ra, DSS2016EU lurraldean.
Eragileak: Tanttaka Teatroa, Fundación Cristina Enea, Basque Culinary Center, Musika-kontserbatorioak, Kukai Dantza Konpainia, Easo Abesbatza, TAE, Dantzaz konpainia
William Shakespeareren heriotzaren 400. urteurrena dela eta, Kristina Enea parkea haren lanik adierazgarrienetako baten agertoki bihurtuko da: Uda gau bateko ametsa. Basorik egokiena da emanaldi hau hartzeko; izan ere, publikoa orain arte ez bezala murgiltzeko pentsatuta dago. Ikuskizunak antzerkia, dantza eta musika batzen ditu, eta publikoari parte hartzeko aukera ematen dio. Hain zuzen, lanaren agertokia izango den ezkontza oturuntzako gonbidatuak izango dira ikusleak.
Emanaldia ekainaren 21ean egingo da lehen aldiz, udako solstizioaren hasieran, istorioa gertatzen den garai magikoan, eta egunero antzeztuko da, hilabetez. Iluntzero, 300 pertsona gonbidatuko dituzte ezkontza aurreko otordu batean parte hartzera, eta aitzakia umoretsua izango da gauez istorio ibiltari batean murgiltzeko.
Iñaki Rekartek eta Fernando Bernuesek zuzendu dute, eta Patxo Telleriak egokitu du. Jatorrizko lana Juan Gartziak euskaratu du eta euskaraz zein gaztelaniaz jokatuko da.
Corners Of Europe. Europako kanpoaldeko artea konektatu da
2015-2016an, DSS2016EU lurraldean.
Eragileak: Intercult (Stockholm), Exodos (Ljubljana), POGON (Zagreb), Drugo More (Rijeka), City Culture Institute (Gdansk), Arts Council of Northern Ireland (Belfast), ISIS Arts (Newcastle), REX (Belgrade), DokuFest (Prizren), Teatro Pubblico Pugliese (Bari).
Corners of Europe Europako periferiako sortzaileen sarea da. "Europako txokoetako" sortzaileak harremanetan jartzen ditu talde-espedizioen bidez, eta jatorri eta diziplina ezberdinetako artisten arteko lankidetza-proiektuak sustatzea du helburu. Sei euskal artistak (Juan Aizpitarte, Beatriz Churruca, Ixone Ormaetxe, Borja Ruiz, Asier Zabaleta eta Joseba Irazoki) hartzen dute parte Europa osoko 50 artista baino gehiagorekin batera.
Proiektuak ohiko testuinguruetatik at eramaten ditu artistak eta bultzatu egiten ditu periferietan, txokoetan, esku-hartzeak egitera eta esperientzia horiek kontinentearen gainerako tokietara eramatera.
In varietate concordia. Bazenekien Donostian 100 inguru hizkuntza hitz egiten direla?
2015-2016an, Donostian
Eragileak: Marga Berra Zubieta, Bagera
Europar Batasunaren lema den In varietate concordiak, eta ekimen honek hiriko hizkuntza aniztasuna ezagutaraztea du xede. Donostiako kaleetan 101 hizkuntza inguru entzuten dira egunero. Aniztasun hori nabarmentzeko asmoz, ekimenak zubiak eraiki nahi ditu hizkuntza guztien artean.
Hitzak izango dira lehengai, eta horiek ahoskatzeko modua, berriz, konexiorako aitzakia. Proiektuak proposatzen duen jolasak hitzak modu ludikoan jasotzea du helburutzat, loturak eta haiek duten ahalmen poetikoa erakusteko.
Donostiako 11 poliglota arduratuko dira hitzen arteko harreman horiek deskribatzeaz.
Emusik. Zer soinu egiten dute aldi berean jotzen diren 20.000 musika tresnak?
2016ko apirila eta maiatzean,DSS2016EU lurraldean.
Eragileak: EMU (European Musik School Union), EHME (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea), Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola
Europan inoiz egin den eta aldi berean jotzen duten musikari gehien izango dituen kontzerturik handiena egingo da Donostian, Emusik ekimenari esker: 26 herrialdetako 20.000 musikarik aldi berean interpretatuko dute pieza klasikoek eta musika modernoak osatutako musika errepertorioa. Gainera, abagune honetarako berariaz sortutako Emusik 2016 abestia joko dute.
Kontzertua abiapuntua izango da Europako Musika Eskolen Elkarteak bi edo hiru urtean behin antolatzen duen musika eskolen jaialdirako. Jaialdian mila kontzertu baino gehiago eskainiko dira lurralde osoan, Baiona eta Gasteiz artean.
Bakearen itsasargia
Bake-ituna. Bakearen inguruan Europan antolatutako erakusketarik handiena
2016an, DSS2016EU lurraldean.
Eragileak: Artium, Biblioteca Nacional, Calcografía Nacional, CAPC Musée d'Art Contemporain de Bordeaux, FRAC Fond Régional d'Art Contemporain, Fundación Carlos de Amberes, Museo de América, Musée d' Aquitaine, Museu d’Art Contemporari de Barcelona, Bilboko Arte Ederren Museoa, Araba/Gasteizko Arte Eder Museoa, Musée Bonnat de Bayona, Museo del Ejército, Musée Georges Pompidou, Museu Nacional d’Art de Catalunya, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Museo del Prado, San Telmo Museoa, Baionako Euskal Museoa, Zumalakarregi Museoa.
Bakearen, gerraren eta indarkeriaren arteko harremanen errepresentazioari buruzko ibilbidea da, bi gunetan banatutako (Koldo Mitxelena Kulturunea eta San Telmo Museoa) erakusketa nagusi batean eta 1500. urtetik XX. mende amaierara arteko garaia jorratzen duena.
Ekimenak bere gain hartzen ditu hainbat azterketa-kasu eta bertako historiarekin lotura duten zenbait mugarriren erakusketak, adibidez, 1659ko Pirinioetako Bakea edo 1839ko Bergarako besarkada.
Gainera, proiektuak aurreikusten du zazpi artista gonbidatzea —Ibon Aranberri, Asier Mendizabal, Juan Luis Moraza eta Alejandra Riera, besteak beste— "Aldiriak" izeneko interbentzio zehatzak garatzeko, proiektuak lantzen dituen gaiei buruz.
Antzerki forum: eta hik zer?. Elkarbizitza eta adiskidetzea bultzatzeko antzerki parte-hartzailea
2015-2016an, DSS2016EU lurraldean.
Eragileak: Baketik Fundazioa.
Zapalduen antzerkiaren eskolak ezarritako hatsarreetan oinarritutako ekimenak antzerkia erabili nahi du indarkeriak eta gizarte gatazkak eragindako sentimenduei, kontraesanei eta arketipoei aurre egiteko.
Bi ordu iraungo duen esperientziaren bidez, Euskadiko gizarteak iragan hurbilean jasan duen gatazka berriz bizitzeko aukera izango dute ikusleek, etorkizun kolektiboari beste ikuspuntu batetik aurre egiteko, hurrengo hauetan hausnartuz: Zer gertatu da eta zergatik? Zer egin dezakegu? Zer egin behar dugu berriz gertatu ez dadin.
Agertokian, eguneroko hainbat egoera antzeztuko dituzte eta, horietan, ikusleari istorioak nola jarraitu nahi duen galdetuko zaio. Inprobisazio horren bidez publikoaren parte-hartzea sustatuko da.
Dance 2gether. Elkarrekin dantzatzeko gai bagara, elkarrekin bizi gaitezke
2015-2016an, DSS2016EU lurraldean.
Eragileak: lurraldeko ikastetxeak, DE-LooPERS, Dantzagunea.
Esperimentu honek neska-mutilek hartzen dituzten rolen arteko aldea lausotu nahi du dantza komunitarioaren bidez, baita komunitateko kide izatearen sentimendua indartzea eta lankidetza sustatzea ere.
Proiektua abiarazteko, dantza komunitarioaren inguruko prestakuntza-saioak egingo dituzte profesionalekin lehengo eta ikastetxeekin ondoren. Ikasleek bost egun emango dituzte dantza lantzen.
«Ekinez ikasten da» leloari, Unescoren balio nagusietako bati, jarraiki, ikasleek koreografia bat sortuko dute.
Harea artean. Sormena, artea eta Sahararen egoerari buruzko hausnarketa, haima baten azpian
2016ko apiriletik ekainera, Donostian.
Eragileak: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, San Telmo Museoa.
Proiektu honen muina Tuiza instalazioa da. Federico Guzmán artistak (Sevilla, 1964) sortu du, Museo Reina Sofíarekin koprodukzioan. Bojadorren tindatu dituzten melhfa izeneko Saharako emakumeen soineko tradizionalez osatutako haima batek batasuna, elkartasuna eta enpatia irudikatuko ditu.
Haimaren babesean hainbat jarduera egingo dira, besteak beste, mintegiak, hitzaldiak, ikuskizunak, eztabaidak...
Bizitzaren itsasargia
Hirikilabs. Ondoren irakasteko ikastea
2016an, DSS2016EU lurraldean.
Eragileak: Tabakalera
Teknologia herritarren zerbitzura jartzeko laborategia da Hirikilabs. Tabakalera, Kultura Garaikidearen Sormen Zentroarekin batera sorturiko ekimenaren helburua abangoardiako tresnekin esperimentatzea da, Do It Yourself (egin ezazu zuk zeuk) filosofiari jarraiki, eta ezagutza partekatze teknologia berriak erabiltzea, tailerretan eta ikastaroetan.
Laborategia hiru arlotan banatuko da: lantaldea, Hirikikas eta Hirikilabs plaza. Lantaldea-ren funtzio nagusia askotariko gaiei buruzko ikerketa-ildoak sortzea eta Hirikikas ildoak hartuko dituen jarduerak sustatzea da. 3D inprimaketari edo patinete bat artisau eran sortzeko moduari buruzko tailer eta ikastaroak egiten dira, adibidez, herritarrentzako irekiak, parte hartzaileak gaitu eta ikerketa-prozesuan sortutako informazioa erakusteko.
Time Machine Soup. Gustuaren zentzuarekin jolasteko happening bat
2016ko otsailean, DSS2016EU lurraldean.
Denbora-makina honek iraganera eramango gaitu dastamen-papilen eta gastronomiaren bidez. Partaideek hamabi zopa historiko dastatuko dituzte, erlojuak markatzen duen ordu bakoitzeko bana. Proiektuaren helburua europar kontinentearen historia markatu duten une ezberdinak deskubritzea da, horretarako garai bakoitzeko propioak diren elikagaiak erabiliz.
2016 Bidea. Paisaia, artea eta kultura
2016ko martxotik urrira, DSS2016EU lurraldean.
Gipuzkoako, Nafarroako, Arabako, Bizkaiko, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako paisaia naturalak ekologikoki ezagutzeko ibilbidea da. Oinez ibiltzeko bidea etorkizunerako ondore izango da. 2016an adierazpen artistikoek hartuko dute, bizimodu jasangarria eta adierazpen artistiko-kulturalak uztartuko dituen egitasmoari esker.
2016 ibilbidea 32 etapaz egongo da osatuta, eta mendiaz gozatzeko proposamen berritzailea da.
Europar elkarrizketak. Herritarrek Europari buruzko auzietan parte hartzeko eztabaida irekiak
2015-2016an, DSS2016EU lurraldean.
Eragileak: Globernance, San Telmo Museoa.
Europar elkarrizketak herritarren parte-hartzera irekitako solasaldi zikloa da. Bertaratutakoek, gainera, hizlariekin Europako gaiei buruz hitz egiteko aukera izango dute. Hona hemen hizlarietako batzuk: Jose Manuel Durão Barroso, Europako Batzordearen presidente ohia; Antonio Vitorino, Justiziako komisario ohia; Fausto Pocar, Nazioarteko Zigor Auzitegiko magistratua eta Saskia Sassen, Herbehereetako soziologoa.
Justizia, emakumearen egoera, giza eskubideak, multinazionalen eragina, ingurunea edota Europaren transformazioa izango dira landuko dituzten gaietako batzuk.
aietako batzuk.Albiste gehiago kultura
Donostiako Jazzaldiak "arrakasta handiarekin" eta "sasoi betean" itxi du bere 60. edizioa
Miguel Martinen azken edizioa izan da, zuzendari gisa, baina Donostiako jaialdiaren "zerbitzura" lanean jarraituko du. Martinek ordainpeko 17 kontzertutan harmailak lepo bete direla nabarmendu du, eta gainerakoetan ia beteta egon direla. Doako 52 kontzertuek 158.700 pertsona batu dituzte, eta ordainpekoek, berriz, 20.480.
Mississippi Queen & The Wet Dogs bilbotarrek hasiera eman diote Bilbao Blues Festival jaialdiari
Igandera arte, Bilbo bluesaren munduko hiriburua izango da, eta bertan ez da legendarik eta ezustekorik faltako. Ostiral honetan Mississippi Queen & The Wet Dogs, The Kings of Blues eta Blackburn Brothers taldeen txanda izan da.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Jamie Cullumek ireki du aurtengo Jazzaldia kontzertu "intimo" batekin, Kursaalean
Abeslari britainiarra ia ohiko bihurtu da Jazzaldian, eta aurtengoa bere bosgarren aldia da. Hau ez da Jamie Cullumek eskainiko duen kontzertu bakarra izango, izan ere, Zurriolako hondartzan doako kontzertu bat eskainiko du, bere hitzetan "festa bat" izango dena.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko Dantzak" Jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Euskalduna izango da ‘Mastodophonika’ ikuskizunaren eszenatokia, irailaren 5 eta 6an
Ekitaldian Mastodonte, Leioako San Juan Bautista Abesbatza eta Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) igoko dira taula gainera.
HIGA Hizkuntza Gutxituetako Gazte Hiztunen Topaketaren inaugurazio ekitaldia
Goi-bilera uztailaren 14tik 18ra egingo da, Gasteizen. Ekitaldiak parte-hartzaileei tailerrak, hitzaldiak eta eztabaida-panelak eskainiko dizkie, hizkuntza berreskuratzeari, gazteen aktibismoari eta nazioarteko sareak sortzeari buruzkoak.