Lore jokoen kimuak Bilbon loratuko dira, Loraldia jaialdian
?Loraldia, Euskal Kultura Gaur Geroan? jaialdiak Bilbo hiria hartuko du apirilaren 23, 24, 25 eta 26an. Egitasmoak behinolako lore jokoak ditu oinarri, XIX. mendean euskal musika, dantza eta poesia sustatzeko antolatu zituzten kultur jardunaldiak; antolatzaileen esanetan, ?euskal kulturari bultzada emango diogu elkarlanean oinarritzen den egitasmo honetan?.
Horretarako, egitarau oparoa prestatu dute ?udaberrian, loreen sasoian, euskal kultura berritzaile eta aurrerakoiaren topaketarako?: musika (Itoiz Gaua, Kalakan, Lurra, Piztiak, Eñaut Elorrieta?), bertsoak (Maialen Lujanbio, Amets Arzallus?), dantza (?Hazipenen pozak? Kukai eta Tanttaka taldeen ikuskizuna?), zinema (film laburren emanaldia?), antzerkia (?Kixote?, ?Su izan nahi??), literatura (?Bilbao Baobil 2015?, Edorta Jimenezek gidatutako itsas zeharkaldia Ibaizabalen?)? Gainera, urtez urte jarraitzeko asmoz sortu da topagunea.
Horrez gain, Plaza! azoka ere paratuko dute profesionalei begira. Aurten, formazio eta hausnarketarako saioa egingo dute bertan, baina hurrengo edizioetan alde hau indartzea dute helburu.
Imanol Agirre antolatzailearekin hitz egin dugu, apirilaren 23tik aurrera Bilbon gozagai izango dugunaz gehiago jakiteko.
Zein da Loraldia jaialdiaren helburua?
Loraldia festibalaren xedea da gure kulturaren itsasargia izatea udaberriaren bihotzean, euskal kultura ikusaraztea loreen sasoietan. Kultura berritzaile eta aurrerakoiaren topaketa ikusgarria, hain zuzen ere. Non eta Bilbon. Euskal Herri osoari begira.
Euskal kulturaren osasunaren, egungo egoeraren, gaineko zer diagnostiko egiten duzue antolatzaileek, sormenaren eta industriaren ikuspegitik?
Kulturaren osasuna inoiz baino gozoago dago. Hamaika proposamen artistiko, kultur arlo guztietan eta kalitate gorenarekin. Tamalez, gure lurrean berton ezkutaturik daude; batzuetan, bazterturik. Ez dira ikusten. Ez dira miresten mereziko luketen bezala.
Zergatik Bilbo eta zergatik data horiek?
Esan bezala, udaberria nahi dugu ikusmiran. Udaberriarekin batera, eguraldi ona eta poztasuna etortzen dira. Gainera, euskal kulturaren oreka bilatzen dugu. Ekitaldi ugari daude udazkenean zehar, eta urtean zehar euskal kultura ilunpean egoten da. Beraz, udaberriko festibala ezinbestekoa da kultur oreka hori mantentzeko.
Bilbo da Euskal Hiria. Bilbo da euskaldun gehien duen eremua. Bilbo da euskararen historian aitzindari. Bilbo erreferente da munduan, kultur mailan. Beraz, euskararen ordua heldu da munduan erreferente bilakatzeko.
Anton Abadia duzue gidari Loraldi honetan, behinolako Lore Jokoen espiritua ardatz hartuta. XIX. mendeko gizartea eta egungoa desberdinak diren jakitun, zeinek hartu behar du egun euskal kulturaren bultzatzaile papera?
Orain dela 150 urte Anton Abadia euskal kulturaren sustatzailerik handienetakoa izan zen. Berak errekurtso ekonomikoak zituen eta asmo argi bat: euskararen kultura mundu mailako beste kulturen pare jartzea. Aitzindaria izan zen.
Gaur, berriz, Abadia asko daude gurean. Eragile ugari biltzen gara euskararen unibertsoan. Indar metaketa handia egin behar dugu eta indartsu plazaratu behar dugu. Plaza hartu behar. Euskara izan behar da gure nortasunaren ardatza.
Industriari begira, Plaza market place-a paratuko duzue. Zer hutsune betetzera dator bilgune hori?
Plaza! egitasmoaren bidez bi xede bete nahi ditugu. Alde batetik, euskal kultura Europari begira jartzea, eta, bestetik, nola zabaldu merkatu berriak gure ekoizpenak hobeto kokatzeko mundu mailako azoka erraldoian.
Kultur industriaren profesionalak bilduko ditugu. Hasieran, Bruselatik datorren aditu batekin izango gara, eta jarraian, gure kultur sareaz hausnartuko dugu.
Zer ekitaldi ez du galdu behar Loraldira hurbiltzen denak?
Ez dago dudarik Itoiz Gaua eta Kalakanen kontzertuak deigarrienak direla. Baina nik ez nuke galduko Bilboko Itsasadarrean zehar emango dugun bidaia Edorta Jimenez idazleak gidaturik, Mixel Etxekoparren lur doinuak, orain dela ehun urteko Bilbori buruzko bertsoak Amets Arzallus eta Maialen Lujanbioren eskutik, Kukai-Tanttakaren kale dantzaren estreinaldi mundiala, Badok Geroa kontzertuan izango diren kimu berriak, Metrokoadrokako antzerki garaikidea? Programa oso anitza da eta biziki erakargarria.
'Bilbao Baobil 2115'
Apirilaren 26an, igandearekin, Bilboko Guggenheim Museoko entzunaretoak ?Bilbao Baobil 2115? ikuskizuna hartuko du. Harkaitz Canok idatzitako testu batean (jarraian duzue irakurgai) oinarritzen da ikuskizuna, eta ehun urte barru Bilbo zelakoa izango den kontatzen du. Josu Goikok irakurriko du testua, eta Uxue Alberdi eta Oihana Bartra bertsolariek erantzungo diote. Gainera, Gorka Benitezen saxoak soinu banda jarriko du, David Xirgu bateriaren laguntzaz.

Hau da Harkaitz Canok idatzitako testua:
2115. urtean gaude. Bilbo ez da jada Bilbo, baizik eta Baobil. Izena aldatu zioten aro berrian. Guggenheim-ak hortxe segitzen du, baina Abiadura Handiko Trenaren geltokia da orain, eta ez gehiago museo: Tokyo-Mosku-New York bala-trenaren lineak bertan du geltokia.
Baobil hiriaren baitan bi eremu bereizten dira: bata, Eremu Babestua, zaintzapekoa, garatua. Bertan bizi da populazio gehiena. Eta bestea, Eremu Basatia, oihaneko legea, ustezko atzerabidea eta droga trafikoa nagusi direna...
San Mames Barria da Eremu Babestua eta babestu gabea bereizten dituen mugarria, hura da muga: berriki osatu du mende bete San Mames Barriak. «Zu zara (zure buruaren) nagusia: Zure erantzunkizunaren pean puntu honetatik aurrera», dioen graffiti ironiko batek bereizten ditu hiriaren bi alderdiak, Eremu Basatiko arriskuen berri emanez.
Eremu Babestutik kanpo, Eremu Basatian, beraz, dago EITB euskal orobista publikoaren egoitza izandako eraikin fantasma ere. Hutsik erabat. Baina nola iritsi gara honetara? Egin dezagun kronologia apur bat, zer gertatu da azken 100 urteotan?
Zure interesekoa izan daiteke
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.