Donostia 2016ren inauguraziora bertaratzen direnentzako gomendioak
Iritsi da eguna. Donostiak Europako Kultur Hiriburutzako inaugurazio ekitaldi nagusia egingo du gaur arratsaldean eta Udalak hainbat gomendio eman ditu bertaratuko den jende oldea aurreikusita. Bi ekitaldi nagusi izango dira; 18:00etatik aurrera abiatuko da ekitaldi instituzionala eta bi ordu geroago, 20:00etatik aurrera izango da inaugurazio ekitaldia, Hansel Cerezak zuzendutako ikuskizuna, hain zuzen. Elkarbizitzaren zubia izeneko ikuskizuna gidatu du Cerezak eta 50.000 ikuslek bertatik bertara jarraitzea aurreikusten dute antolatzaileek.
Ahal izanez gero, garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du Udalak, eta autoz eginez gero, erdigunetik kanpo edo bide nagusiak oztopatzen ez duten lekuetan uzteko eskatu du. Halaber, irteerak zein diren informatzeko eskatu die herritarrei.
Taldeka joaten direnei eskatu die jendetza dagoen tokira sartu aurretik bilera gune bat adosteko eta, haurrekin joanez gero, eskutik ondo heltzea edo besotan eramatea. “Haur txikiak ondo identifikatuta izatea komeni da, galduz gero gurasoekin harremanetan jartzeko telefono bat idatzita eramatea gomendatzen dugu”. Halere, norbait galduz gero, larrialdi zerbitzuetara jotzeko gomendatu du Donostiako Udalak.
Leku berean luze egoteko asmoa dutenei hidratatzeko eta egonkor ez dauden tokietara ez igotzeko eskatu die herritarrei. Halaber, segurtasun indarrek ezarritako hesiak ez igarotzeko gomendatu du.
“Alkohola edo drogak hartu duenarekin tentuz ibiltzeko” eta, istilurik izanez gero, segurtasun langileei horren berri emateko gomendatu du Udalak. Pertsonen segurtasunari kalte egin ahal dion material piroteknikoa edo arriskutsua ez erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek eta, edozein larrialdi izanez gero, 112 telefonora deitu edo segurtasun beharginei jakinaren gainean jartzeko gogoratu dute.
Lekuren bat hustu behar izanez gero, “lasai egoteko, eta azkar, baina korrika egin gabe, eta antolatzaileen gomendioak jarraituta ibiltzeko” gomendatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Bilboko Euskalduna Jauregiak 8,8 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak lortu ditu 2025ean
Iaz egindako 731 ekitaldietatik, 346 kultura arlokoak izan ziren, eta 385, kongresu profesionalak. Kongresuen fakturazioaren % 31 nazioarteko ekitaldietatik dator.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.