DJ saioa, uztailaren 8an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Clem Snide eta Tim Sweenay DJ, Music Box Festibalean

Uztailaren 8an, Urgull mendian, DJ saio bat egongo da, Tim Sweeney DJren eskutik. Clem Snidek, aldiz, abuztuaren 6an eskainiko du kontzertua.
Music Box Festibala. Argazkia: DSS2016
Music Box Festibala. Argazkia: DSS2016

BBK Livetik igaro baino ordu batzuk lehenago, Tim Sweenay DJ (Beats on Space, DFA/NYC) Urgull mendian egongo da uztailaren 8an, Donostia 2016k eta Ginmusicak antolatutako Music Bx Festibalean. Harekin batera, Nimu & Primo arituko dira.

Abuztuaren 6an, Eraul, The New Raemon eta Clem Snide taldeek hiru kontzertu intimo emango dituzte Arbideko dorreetatik, Donostia 2016ren egoitzako terrazatik eta Tabakalerako terrazatik.

Udazkenean, Music Box Festibal gehiago

The Pinkertones talde kataluniarra Donostiako Araba parkean arituko da irailaren 10ean. Music Box Festibala familientzat ohikoa den espazio batera mugituko da, haur-jolasen parke batera joango da, familiei bereziki eskainitako kontzertu batekin.

Urriaren 13an, Los Punsetes eta SVPER taldeek berreskuratu egingo dute ostegun musikala. Gainera, kontzertu honetan Donostiako banda historiko baten itzulera gertatuko da, eta laster jakinaraziko dizuegu taldea zein den.

Eta abenduko 17ko hitzordua misterioz beteta dago oraindik. Amarako geltokian elkartuko diren ikusleak tren batera igoko dira, eta Belakoren kontzertuaz gozatu ahal izango dute ezusteko leku batean.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X