Komikia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horacio Altuna, Paul Pope eta Alex Robinson, Getxoko Komiki Azokan

Bizkaiko udalerriko komiki azokaren hamabosgarren edizioa azaroaren 18tik 20ra egingo dute.

Getxoko Komiki Azokaren hamabosgarren edizioa azaroaren 18tik 20ra egingo dute, eta, antolatzaileek gaur iragarri dutenez, 60 bat erakusmahai jarriko dituzte bertan liburu denda eta argitaletxeek. Gainera, besteak beste, David Aja, Horacio Altuna, Paul Pope eta Alex Robinson egileak bertaratuko dira Getxora.

Getxoko Kultura Aretoak iragarri duenez, komiki denda, liburu denda, aldizkari, fanzine eta argitaletxeek euren materiala erakutsiko dute, eta, horrez gain, bestelako jarduera batzuk egongo dira, hala nola erakusketak, proiekzioak, aurkezpenak eta hitzaldiak.

David Aja ilustratzaile gaztea, nazioarte mailan azalak egiteko eskaera gehien jasotzen dituen egileetako bat, egongo da Getxon. Marvel Comics estatubatuar argitaletxearentzat lan garrantzitsuak egin ditu Ajak.

Paul Pope komiki alternatiboaren egile azpimarragarrienetako bat ere egongo da Getxon. Publiko nagusiak superheroien komikietan eginiko lanagatik ezagutzen du Pope, “Batman: Año 100” lanagatik adibidez.

Gainera, Alex Robinson "Malas ventas" eleberri grafikoa ezagunaren egilea ere egongo da zaleekin Getxon, Horacio Altuna argentinar egile beteranoa eta Jose Ibarrola euskal egilea omenduko dituen azokan.

Edizio honetan, halaber, egile hauek ere pasatuko dira Getxotik: David Rubin, Chris Hunt, Mamen Moreu, Dani Fano, Quan Zhou Wu, Ana Oncina, Rayco Pulido, Natacha Bustos, Kike Infame, Marcos Prior, Víctor Santos, Susanna Martín eta Nuria Tamarit.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X