Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tzvetan Todorov pentsalaria hil da

Bulgarian jaiotako frantziar filosofo, hizkuntzalari eta literatura teorialaria 77 urte zituela zendu da.
Tzevetan Todorov

Tzvetan Todorov “El hombre desplazado / L’Homme dépaysé” lanaren egile eta pentsalari emankorra hil da, 77 urte zituela, haren ingurukoek gaur iragarri dutenez.

Egungo intelektual handienetako bat zen Todorov, eta klaseak eman ditu, besteak beste, École Pratique des Hautes Étudesen, eta Yaleko, New Yorkeko, Columbiako, Harvardeko eta Kaliforniako unibertsitateetan.

1987tik Centre National de la Recherche Scientifiqueko (CNRS) Arte eta Hizkuntza Ikerketen Zentroa zuzendu zuen, Galaxia Gutenberg argitaletxeak gogora ekarri duenez. Besteak beste, Frantziaren Arte eta Letren Ordenaren domina eta 2008ko Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzearen saria jaso ditu.

Todorov historialaria Berlingo Harresia eraitsitakoan hasi zen estatu totalitario bateko bizilaguntzat bizitakoa kontatzen, 90eko hamarkadatik aurrera.

Historiaz, filosofiaz, hizkuntzalaritzaz eta literaturaz idatzi du Todorovek, ibilbide oparoan, baita pinturaz ere, eta azaldu du horrek nola jaso dituen gizarte europarren balio eta pentsamenduan izandako aldaketak.

2015ean, Gutun Zuria Bilboko literatura jaialdian parte hartu zuen.

Albiste gehiago kultura

Escultura de Chillida en el Bellas Artes de Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eduardo Chillidaren "Burdinaren gorazarrea III" eskultura Bilbora itzuli da

Eduardo Chillidaren "Burdinaren gorazarrea III" eskultura monumentala Bilboko Arte Ederren Museoaren sarreran dago jada. 2018tik Chillida Lekun egon da, kontserbazio-arrazoiengatik. Lanak lau metroko altuera eta 18 tonako pisua du, eta BBVAren enkarguz sortu zuen Eduardo Chillidak 1991n. Aurretik, bi hamarkada inguru eman zituen "Burdinaren gorazarrea III" lanak Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusian.

Gehiago kargatu