Kale artea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako Umore Azokak euskal konpainien 14 estreinaldi hartuko ditu

Kale artistak batzen dituen topagunea maiatzaren 18tik 21era egingo dute Bizkaiko udalerrian.
Umore azoka euskal konpainiak
Umore azoka euskal konpainiak

22 euskal konpainiak 14 ikuskizun estreinatuko dituzte Leioako Umore Azoka kale artisten bilgunean, maiatzaren 18tik 21era. Guztira, 50 konpainiak hartuko dute parte Leioako topagunean.

Euskal Autonomia Erkidegoko 20 konpainia eta Ipar Euskal Herriko bi talde izango dira beren lana erakusten egun horietan zehar. Aurten, bestalde, ez da Nafarroako ordezkaririk izango.

Orotara, Leioara bertaratuko diren 50 konpainiek 51 ikuskizunen 150 antzezpen baino gehiago gauzatuko dituzte, denetariko generoetakoak: musika, bertsolaritza, magia, clownak, piroteknia, multimedia, txotxongiloak, automatak…

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X