Kultura, oztopo guztien gainetik
"Zelan irisgarri egin euskal kultura gaitasun ezberdinak dituzten pertsonei? Zelan gozarazi sormenaren lurraldeak eskaintzen dituen bizipenak?". Galdera horiei erantzuteko, Durangoko Azokaren barruan, kulturaren ohiko formatuetara gerturatzeko arazoak dituzten pertsonekin lanean aritzen diren sortzaileen uztaren hainbat lagin plazaratu dituzte gaurkoan.
Horretarako, hitzaldi bat antolatu dute, Landakon, zeinetan Manos K Rien taldeak Donostian antolatzen duen zeinu hizkuntzen arte jaialdia azaldu duen, Kukai Dantza Taldeak "Bizkidantza" tailerrak aurkeztu dituen, Bilboko FormArte zentroak bere berri eman duen eta Irakurketa Erraza mugimenduak bere ekimenak aletu dituen.
Manuel Gereka Manos K Rien elkarteko kideak azaldu duenez, artista gorrek osatutako taldeak berrogei ikuskizun baino gehiago sortu ditu dagoeneko (lan klasikoak, umorezkoak, dantza…) sei urtean, eta zeinu hizkuntzan egindako artearen jaialdia antolatzen du urtero Gipuzkoako hiriburuan.
Bestalde, Nora Macho eta Nerea Conejo Hierro irakasle-ikasleek Bilboko FormArte mugarik gabeko arte eskola aurkeztu dute. Zentro horrek adimen urritasuna eta nahasmen psikologikoa dituzten 46 pertsonarekin lan egiten du egun, eta gizon-emakume horiek 20 urte betetakoan sormena garatzen jarraitzeko aurkitzen duten hutsunea du bizigai. Egun, berorien lanaren lagin bat Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon duten ordezkaritzan ikusgai dago.
Jarraian, Jon Maya Kukai dantza taldearen sortzaileak Bizikidantza dantza zikloa aurkeztu du. Berorren barruan egindako saioetan, integraziorako motoretzat erabiltzen dute dantza, eta Kukaik kolektibo baten esku uzten ditu urtero bere baliabideak: irakasle bat, lokal egokitua… "Irakasteaz gain, sentsibilitate ezberdina duten pertsona hauengandik asko ikasten da", Mayaren hitzetan, eta hurrengo urratsa dantza ulertzeko modu ezberdin horiek ikuskizunetan barneratzea izango dela adierazi du.
Amaitzeko, Nerea Aizpuruak Irakurketa Erraza idazteko formatua aurkeztu du. Irakurketa Erraza elkartea 2013tik ari da lanean EAEn, eta ohiko testuak irakurtzeko zailtasunak dituztenei (herritar guztien % 30 direla diote euren azterketek) irakurtzeko plazera erraztea eta eskubidea bermatzea du xede.
Horretarako, hizkuntza erraza eta argia erabiltzen dute, sintaxi errazekoa, eta letra tamaina handiagoaz eta lerro tarte zabalez baliatzen dira liburuetan. Testuak egokitu eta formatu horretan sortzen dituzte, halaber. Aizpuruak, gainera, euskaraz Irakurketa Erraza krisi larrian dagoela esan du, eta elkartea argitaletxe, idazle eta itzultzaileengana jotzen ari dela kontatu du, euskarazko irakurleek ez baitute ia materialik.

"Ixtebe Pellot azken kortsarioa" Fernando Morilloren liburua Irakurketa Errazeko formatuan
Gaurko hitzaldiaz gain, kulturaren barruan mugak desagerraraztera bideratutako beste hainbat jarduera izango dira Durangoko Azokan, hala nola "Minus ukittua" antzezkizuna (abenduak 9, 12:30ean eta 19:30ean) eta ezaugarri ezberdinak dituzten pertsonen taldeentzako bisita gidatuak. Bisitok Azokan dauden hutsuneak identifikatu eta konpontzeko baliatu nahi ditu Gerediagak, gainera.
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.