81. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernikak Barenboim eta Helena Maleno saritu ditu bonbardaketaren urteurrenean

Andaluziar ekintzaileak “egunero bizitzen ari garen eta biktimak uzten ari den mugetako gerra” salatu du, eta musikaria ezin izan da Gernikara bertaratu.
18:00 - 20:00
Gernikak bonbardaketa gogoratu du, 81 urte geroago

Udalerriak pairatu zuen bonbardaketaren 81. urteurrena gogoratu du gaur Gernikak, besteak beste, Daniel Barenboim argentinar-israeldar musikariari eta Helena Maleno giza eskubideen defendatzaileari Bakearen eta Berradiskidetzearen saria emanda.

Saria emateko ekitaldia Lizeo Antzokian egin dute eguerdian, Pforzheim Alemaniako hiriko alkatea, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea eta aire erasotik bizirik irtendako batzuk bertan zirela.

Barenboime ez da Gernikara etorri, Berlinen baitago Frank Gehryk diseinatutako kontzertu areto bat inauguratzen, baina ez du inor bidali bere ordez, berak etorri nahi baitu Bizkaiko udalerrira, konpromisoek uzten diotenean.

Maleno, bestalde, Marokotik Espainiara bart iritsitako patera bat hartu du gogoan, saria jasotzean, bertan zihoazen 17 pertsona hil eta gero. Tragedia ekidin zitekeela esan du, bi herrialdeetako gobernuek lankidetzan aritu izan baziren.

Haren ustez, Gernikako Udalaren sariak “aintzat hartzen du egunero bizitzen ari garen eta biktimak uzten ari den mugetako gerra”, eta gehitu du diasporako herriek beren memoria berregiteko eskubidea dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X