EAEko herritarren % 64, administrazioek kultura gehiago babestearen alde
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 64ren iritziz, administrazio publikoek gehiago babestu behar dute kultura, eta % 43k uste dute esparru horretara bideratutako errekurtsoak kultura eskaintza eskuragarriago egiteko erabili behar direla, sortzaileei baliabide gehiago eman ordez (% 28k uste dute hori dela beharrik handiena).
Emaitza horiek eman ditu Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak gaurko gobernu kontseiluaren ondoren aurkeztu duena.
Soziometro honen datuak biltzeko, 1.976 elkarrizketa egin dituzte, otsailaren 26tik martxoaren 5era, etxez etxe.
Emaitzatik ondoriozta daitekeenez, biztanleriaren gehiengoak uste du kultura irisgarriago egitera bideratu beharko liratekeela baliabideak, sortzaileen lana zuzen-zuzenean laguntzera bideratzearen gainetik. Horren aurrean, “nolabaiteko pedagogia” egin beharko litzateke, Zupiriaren hitzetan.
“Gure kultura sistema osasungarri eduki nahi badugu, aintzat hartu beharko dugu sortzaileen lanak kulturzaleen babesa izan beharko duela, eta lan hori ere ordaindu beharko dela. Hain zabalduta dagoen ‘doakotasunaren kulturari’ aurre egin behar diogu kulturgintzaren arloan ere” erantsi du sailburuak.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar herritarretako seiren iritziz, administrazio publikoek gaur egun ematen dioten babesa baino babes handiagoa eman beharko liokete kulturari (% 64); hamarretik biren iritziz, maila berean babestu beharko lukete (% 21); eta hamarretik batek soilik uste du gaur egun baino babes txikiagoa eman beharko lioketela (% 9).
Ohiturak
Soziometroak irakurzaletasuna ere aztertu du, eta galderei erantzun dietenen % 57k adierazi dute irakurtzeko zaletasun handia edo nahiko handia dutela, eta % 86k esan dute denbora librearen zati bat irakurtzen ematen dutela.
EAEko herritarren % 47k egunero edo ia egunero irakurtzen dute, % 19k astean bi edo hirutan, % 15ek noizean behin eta % 5ek gutxitan. Inoiz ez edo ia inoiz irakurtzen ez dutenak % 13 dira.
Irakurleen erdiek formatu digitalean irakurtzen dute egun, eta 2004an % 18koa zen soilik ehuneko hori.
Azkenik, soilik euskaldunen % 10ek esan dute irakurri duten azken liburua euskarazkoa zela.
Bestalde, musikari dagokionez, EAEko biztanleen % 81ek zaletasun handia edo nahikoa dute musika entzuteko: hamarretik zazpik musika egunero edo ia egunero entzuten dute (% 67), eta hamarretik bik astean hainbatetan (% 18).
Gehienbat irrati edo telebistan entzuten dute musika, edo Interneten zuzenean (% 24), eta % 12k aitortu dute Internetetik doan jaisten dutela musika. % 9k entzuten dute nagusiki erositako edo grabatutako musika mp3an, CDan edo DVDan.
Zinemari helduz, inkestatutakoen artean hamarretik bederatzik astean behin pelikula edo telesailen bat ikusten dute gutxienez, gehienek telebistan.
Azken 12 hilabeteetan, EAEko biztanleen % 60 joan dira zinema aretoetara.
Inkestaren arabera, herritarren % 21 dira bertsozaleak, eta euskal hiztunen % 25 joan dira azken 12 hilabeteetan saioren batera.
Azkenik, arte eszenikoen arloan (antzerkia eta dantza), % 40k esan dute oso edo nahiko gustuko dituztela, eta % 26 joan dira, datuei jarraituta, antzokiren batera azken 12 hilabeteetan. % 40k gustuko dute museo edo erakusketak bisitatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.
"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era
Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.