Kultura merkatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrek liburu elektronikoak saltzeari utziko dio

“Merkatuen aldaketak, jokalari berri eta handien agertzea eta piratería” daude erabakiaren atzean. 2017an, euskal herritarren % 10,7k erosi zuten gutxienez liburu digital bat.
liburu digitalak ebook
liburu digitalak ebook

Elkar liburu dendek liburu elektronikoak saltzeari utziko diote abuztuaren 6an. Taldea aitzindaria izan zen liburu elektronikoak argitaletxean merkaturatzen eta bere dendetan saltzen, baina gaur itxitzat eman du bide hori ohar batean.

Siadeco ikerketa etxeak euskal herritarren irakurketa eta musika ohiturak aztertu zituen, hain zuzen ere Elkar Fundazioak eskatuta egindako lan batean, eta galderei erantzun zieten herritarren % 10,7k azken urtean gutxienez liburu digital bat erosi zutela esan zuten. Horren aurrean, Joxemari Sors Elkar Fundazioaren presidenteak esan zuen liburu digitalak ez duela oraingoz “garai batean esaten zen bezala egin aurrera”.

Orain, hiru hilabete geroago, “merkatuaren aldaketek, jokalari berri eta handien agertzeak eta pirateriak” erabaki hori hartzera behartu dituela iragarri du Elkarrek.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X