Abian da Euskaraldia, euskararen erabilera bultzatzeko ekimena
Ostiral honetan, azaroak 23, hasi da Euskaraldia, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzeko ariketa soziala. Ostegun arratsaldean irekiera ekitaldia egin zuten Baionan entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek, entitate sustatzaileek eta ahobizi zein belarriprest modura arituko diren hainbat herritarrek.
Izena emateko epea oraindik itxi ez duten arren (Euskaraldiko lehen egunetan irekita egongo da), Euskal Herriko 405 herritako 16 urtetik gorako 196.000 lagunek eman dute izena orain arte Euskaraldian.
Horien % 74 ahobizi (euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete eta lehenengo hitza euskaraz egingo dute) izango dira, eta gainerakoak belarriprest (euskaraz hitz egiteko gai diren mintzakide guztiei euskaraz hitz egiteko gonbita egingo diete).
Araban 17.500 pertsonak eman dute izena; Bizkaian 68.500ek; Gipuzkoan 84.000k; Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan 5.500ek; eta Nafarroan 20.500ek.
Partaideen generoari dagokionez, izena eman dutenen % 63 emakumezkoak dira, eta ekimenak gazteen artean harrera oso ona izan duela azpimarratu dute. 16 eta 35 urte artekoak parte-hartzaileen % 36 izango dira.
Bideoa: Hasiera bikaina eman diote herritarrek ekimenari
Bideoa: Euskaraldian parte hartzeko epea zabalik dago
Bideoa: 196.000 ahobizi eta belarriprest
Bideoa: Euskaraldia Nepalera ere ailegatu da!
Zure interesekoa izan daiteke
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.