Arteak Ireki
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontzertu txikiak babestearen aldeko deia egin dute

Arteak Ireki plataformak kontzentrazioa deitu du ostegunerako, otsailak 14, Gasteizko Florida parkean, Eusko Jaurlaritzak jendaurreko ikuskizunetarako onartu duen araudiaren aurka.
Arteak Ireki plataforma
Kontzentrazioa deitu dute ostegunerako, Gasteizen

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren lehenengo erregelamendua onartu zuen otsailaren 5ean, “ikuskizun eta jardueretan pertsonen segurtasuna bermatzeko, erabiltzaileen eta gainerako herritarren eskubideak errespetatzeko eta aisiarako eskubidea eta herritarrek dituzten gainerako eskubideak era baketsuan bateratzeko”. 

Idatzi horri jarraituta, baina, “taberna batek ere ezingo du antolatu hilean ikuskizun bat baino gehiago edo urtebetean 12 baino gehiago”, Arteak Ireki plataformak azaldu duenez, eta, horren aurrean, protesta deitu du talde horrek Eusko Jaurlaritzak onartutako testuak “ekosistema kulturalari eta hastapenetan dauden taldeei” erasotzen dielakoan.

Arazo horren aurrean, “Kultura espazioak” kategoria berria sortzearen alde agertu da taldea, “funtsezko urratsa dela uste baitugu aforo txikiko eta izaera erabat kulturaleko espazioak babesteko, beti ere auzotarrekin elkarbizitza bermatuz. Formatu txikiko musikaren eta zuzeneko arteen aldeko marko normatibo berria behar dugu”, dio taldearen idatziak.

Horren guztiaren aurrean, Arteak Ireki taldeak prentsaurreko eta kontzentrazioa deitu du ostegunerako, otsailak 14, 11:00etan, Gasteizko Florida parkean, Wynton Marsalisen omenezko estatuaren ondoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X