Mendeurrenaren balorazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltzaindiak jakinduria gizarteratzeko erronka jarri dio bere buruari

Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, digitalizazioa, nazioartekotzea eta profesionalizazioa dira gizarteari zerbitzu egokia emateko giltzak.
18:00 - 20:00
Mendeurreneko ospakizunen balorazio positiboa egin du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak bere historiako lehen ehun urteetan euskarari buruz pilatutako jakinduria guztia gizarteari helarazi nahi dio, eta hedabide digital “berriak” erabiliz egin nahi dio aurre erronka horri “datozen ehun urteotan”.  

Hori esan du gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak Bilbon, Euskaltzaindiak erakundearen lehen mendeurrena ospatzeko 2018ko urritik 2019ko urrira ospatutako ekitaldien balorazioa egiteko agerraldian.

Urrutiaren hitzetan, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunean argi gelditu den dema gizarteari zerbitzua emateko bokazioa izan da, eta horretarako hiru bide arakatzen jarraituko du Akademiak: edukiak digitalizatzea, erakundea nazioartekotzea eta jarduerak profesionalizatzea.

“Metatu dugun jakinduria guztia gizarteari helarazi eta egunerokoan euskararen erabilera bultzatzen badugu, Euskaltzaindia bere lan garrantzitsuenetako bat betetzen ariko da; lortzen ez badugu, gure lana antzua izango da”, adierazi du.

Gizartearekin modu egokian aritzeko, Euskaltzaindiak webgunea berritu du, eta profilak sortu ditu sare sozialetan; Twitter, Facebook, Instagram eta Youtube sareetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X