arkitektura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anne Lacatonek eta Jean-Philippe Vassalek irabazi dute 2021eko Pritzker saria

Sarituek jasangarritasuna izaten dute helburu aurretik dauden egituretan lan egiten dutenean.

Anne Lacaton eta Jean-Philippe Vassal frantziarrek jaso dute aurtengo Pritzker arkitektura saria. Sektoreko sari nagusienetako bat da, eta The Hyatt Foundationek ematen du.

Lacatonek eta Vassalek jasangarritasuna landu dute, aurretik sortutako egiturak aztertu ostean egindako proiektuetan, eta etxebizitza sozial zein pribatuak, erakunde kultural eta akademikoak, espazio publikoak eta hirien garapenak diseinatu dituzte.

"Aurten, inoiz baino gehiago, gizateriaren osotasunaren parte sentitu gara. Dela osasunagatik, dela arrazoi politiko edo sozialengatik, kolektibitatearen ideia sortzea ezinbesteko gertatu zaigu", adierazi du Alejandro Aravenak, Pritzker arkitektura sariaren epaimahaiko buruak. "Ingurumenarekin eta gizateriarekin bidezko jokabidea izatea datorren belaunaldiarekin ere bidezko jokabidea izatea da", gaineratu du.

Martha Thorne sarien zuzendari exekutiboaren esanetan, irabazleen aukeraketak "mezu argia ematen du arkitekturak guztiontzat bizitzeko moduko espazio ederrak sortuz bete behar duen eginkizunari buruz, gizartearen erronka handiei heltzeaz gain".

Horren arabera, 2021eko Pritzker sariaren irabazleek aurretik dagoenak balioa duela sinetsita ekiten diote proiektu bakoitzari. Horrela, arkitekto gisa lehendik dagoena preziatu eta ulertu behar dute, eta, proiektu bakoitzaren bitartez, balio berri bat eransten diote, errespetuz betiere.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X