Euskal sortzaileei leihoak irekiko dizkie Etxepare Institutuak Avignon, Portugal, Katalunia eta Andaluzian
35 euskal sortzailek eta hamabost konpainiak bederatzi jaialditan parte hartuko dute abuztuan eta irailean Etxepare Euskal Institutuaren eskutik: Libourneko Fest´Arts eta Avignoneko Opera Teatroa (Frantzia), Anfitrión Arte Eszenikoen jaialdia (Andaluzia), Torres Vedras (Portugal), Tàrregako Fira de Teatre al Carrer (Katalunia), Escena Patrimonio (Salamanca, Cuenca eta Segovia) eta Expoesia (Soria).
Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak gaur ekimena aurkezteko ekitaldian azaldu duenez, pandemiaren bilakaerak erakutsi du "arte eszenikoetako nazioarteko jaialdiek gertuko proposamenak lehenetsiko zituztela, eta garbi ikusi genuen geografikoki gertuen dauden jaialdiak eta hitzorduak modu proaktiboan landu behar genituela".
"Basue Perfoming Acts" lelopean aurkeztuko dituzte euskal sortzaileen lanak, abuztu-irailetan.
Soria
Euskal Herria izango da aurtengo gonbidatua Sorian abuztuaren 1etik 8ra egingo den Expoesia 2021 Liburu Azokan, eta bertan jardungo dira kontu kontari Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Iñigo Astiz, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Aitor Francos, Karmelo C. Iribarren eta Peru Magdalena, baita Pello Salaburu edo Jon Kortazar akademikoak ere.
Gainera, Kukai Dantza (abuztuaren 1ean), Amaia Zubiria (abuztuaren 2an), eta Ruper Ordorika (abuztuaren 5ean) ere bertan izango dira, eta 'Obaba' (Montxo Armendariz, 2015), 'Dantza' (Telmo Esnal, 2018) filmak eta Oskar Alegria iruindarraren bi film, ´Emak Bakia baita´ (2012 ) eta `Zumiriki´ (2019).
Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariak ere arituko dira Sorian, Danele Sarriugarte interprete dutela, eta Isabel Azkarate argazkilari donostiarraren 'Arte eta parte' erakusketa bisitatu ahal izango dute hala nahi dutenek.
Abuztuaren 3tik 7ra kaleko arteen Fest´Arts jaialdia egingo da Libournen (Frantzia), eta Amaia Elizaran, Lasala Judith Argomanizek zuzentzen duen konpainia eta Deabru Beltzak konpainia izango dira bertan. Guztien emanaldiak abuztuaren 6an izango dira.
Andaluzia, Katalunia eta Portugal
Cadizen, Anfitrión Arte Eszenikoen Jaialdian, abuztuaren 4an eta 5ean, Kukai Dantza taldeak 'Oiasso' ikuskizuna taularatuko du Baelo Claudia antzoki erromatar paregabean. Bestalde, irailean Tanttaka Teatroak `Ameriketako bidaia´ antzezlana taularatuko du Malagako Fuengirolako Sohail gazteluan.
Bestalde, Kataluniako Fira de Teatre al Carrer de Tarregan, irailaren 9tik 12ra, bi euskal konpainiaren lanak izango dira "Basque Performing Arts" markapean: Maite Guevara konpainiaren 'Qué buen día' eta Lasala konpainiaren `FIGHT´ lana.
Bestalde, Portugaleko Torres Vedras jaialdian hiru euskal konpainia programatu dituzte. Joan den maiatzean Anita Maravillas konpainiak `Jon Braun´ taularatu eta gero, udan Eva Guerrero konpainiak `Gorpuztu´ dantza garaikideko pieza eskainiko du, eta Berdinki Zirkusek `Mikra´.
Salamanca, Cuenca eta Segovia
Irailaren 11tik 18ra egingo den Escena Patrimonio Jaialdian, `Raíces-Erroak´ lelopean, euskal begirada irudikatuko dute hiru hiritan: Salamanca, Cuenca eta Segovia.
Larrua Proiektua konpainia gasteiztarrak `Ojo de buey´ propio sortutako arte garaikideko pieza eszenaratuko du Salamancan; Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek osatzen duten Metamorphosis Dance konpainiak, aldiz, Cuencan `REacción´ estreinatuko du; eta Kukai Dantzak, Andrés Marin egungo flamenko-dantzari berezienetako batekin elkarlanean, `Yarin´ taularatuko du Segovian.
Marie de Jongh, Avignonen
Azkenik, Marie de Jongh konpainiak 'Ama' ikuskizun berriaren sorkuntza-egoitza egingo du Avignoneko Opera Grand Avignon Teatroan, irailean zehar. Konpainia bizkaitarraren helduei zuzendutako lehen ikuskizuna izango da, eta zaintzaz hitz egiten du.
Zure interesekoa izan daiteke
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.