''Mundua museo bat da''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheimek 'Mundua museo bat da' kontzertua hartuko du ostegunean

Kirmen Uribek sortutako literatur kontakizun bat izango da emanaldiaren ardatza, Bilboko Elkarte Koralak eta Euskadi Brass metal orkestrak musikatua.
Kontzertua museoaren 25. urteurreneko ospakizunen programari dagokio
Kontzertua museoaren 25. urteurreneko ospakizunen programari dagokio

Guggenheim Bilbao Museoak 'Mundua museo bat da' kontzertua antolatu du Atrioan ostegunerako, maiatzaren 12rako. "Musika, literatura, artea eta arkitektura batzen dituen ikuskizuna" da, Kirmen Uribek abagunerako propio sortutako literatur kontakizun bat eta Bilboko Koral Elkartea eta Euskadi Brass metalen orkestra elkartuko baitira, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Ondarroako idazleak sortutako kontakizun poetikoak ibilbide bat egiten du Bilboko museoaren historiatik, sorreratik hasita. Hala, ibilbidean geraldiak egingo ditu bere sorreran, ezarri zen lekuan, hiriaren iragan industrialean, itsasadarrean, bertako erakusketetan, artista enblematikoenetan eta nazioarteko bokazioan.

"Museo honekin hazi gara, museo honek egin gaitu, pertsona eta herri gisa. Arkitektura, artelanak, ez dira objektuak. Mugitzen dira eta mugiarazten gaituzte, hunkitzen, eta horregatik dira beharrezkoak. Sinplea da. Ezen mundua museo bat baita, eta museo bat da mundua", dio Uribek bere kontakizunean.

Kontzertua Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurreneko ekitaldien barruan dago, eta 20:00etan hasiko da, Atrioan. 'Artea etorkizunerako inspirazio' lelopean ari da ospatzen museoa bere urtemuga. Sarrerak 15 euro balio du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X