Uztailaren 18an irekiko dute, Gasteizen, IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Ruiz de Bergara jauregia IAK, Izaskun Arrue Kulturgunea, da gaurdanik, eta uztailaren 18an irekiko dute, "behin Gasteizko Udalaren eta Lazarraga Kultur Elkartearen azken hilabeteetako gorabeherak gaindituta", Oihaneder Euskararen Etxea 2022ko ekainera arte kudeatu zuen elkarteak zehaztu duenez.
Gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, "kultura ekipamendu bat izatetik harago", "kultura proiektu integrala" izateko asmoz sortu dute IAK, "euskaratik eta euskaraz". Hartara, kulturaren kate osoa lantzea izango du helburu: "sormena, ekoizpena, taularatzea edo erakustea, komunikazioa eta audientziak".
Iraileko bigarren astetik aurrera, udazkeneko programazioa jarriko dute martxan, eta diziplina ezberdineko jarduerak izango dira, "euskara elementu eroale bihurtuta": musika eta arte biziak, familia jarduerak, zinema eta ikus-entzunezkoak, deialdiak eta hezkuntzari eta ezagutzari lotutako orotariko ekimenak.
Uztailaren 18an ireki, eta bisita gidatuak, etxeko haur eta gaztetxoei zuzendutako lantegia eta jaietako jarduerak izango dira lehen egunetan. Uztailaren 22tik aurrera, esaterako, hiru deialdi egingo dituzte: Taulara, formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketetarako; Muina, kultura jardueraren bat gauzatu nahi duen herritar ororentzat zuzendutako proposamen poltsa; eta Egin Leku, musikari hasiberrientzako plaza.
"Euskaraz jakin edo ez jakin, IAK guztientzat irekita egongo da, Euskal kultura guztiok partekatzea nahi dugulako. Beraz, gasteiztar guztiok gonbidatuta zaudete Izaskun Arrue Kulturgunera", adierazi du Lukas Etxeberria Sagastume Lazarraga Kultur Elkarteko kideak.
Uda ostean, berriz, hiruhilabeteko maiztasuna izango du programazioak eta urtaroka egingo da aurkezpena. Iraileko bigarren astetik aurrera, beraz, udazkeneko programazioa jarriko da martxan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Igandean hasiko dira aurtengo maskaradak, Irurin eta Ozazen
Urtarrilaren 18tik apirilaren 26ra, 15 saio egingo dituzte Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek.
Indarkeria matxista "normalizatuta" dago ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen euskal sektoreetan
(H)emen Elkarteak eta EAB Euskal Aktoreen Batasunak bultzatutako ikerketa batek agerian uzten du ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreetan "indarkeria matxista ez dela kasu isolatuen emaitza, baizik eta sektorearen egiturarekin lotutako errealitate sistemikoa".