Abenduak 5-8

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erakusleek Durangoko Azokan izena emateko epea, zabalik

Durangoko Azokaren 60. edizioa abenduaren 5etik 8ra egingo dute. Irailaren 30era arte eman ahalko dute izena argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek, mahaia jartzeko
Aitor Gorosabel (Su Ta Gar) Durangoko Azokako erakusmahaian
Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Durangoko Azokaren iazko edizioan

Durangoko Azokaren 60. edizioa abenduaren 5etik 8ra izango da, eta antolatzaileek iragarri dute bertan erakusmahaia ipini nahi duten saltzaileek irailaren 30era arte dutela izena emateko epea zabalik.

Argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile zein autoekoizleek Durangoko Azokaren webguneko ERAKUSKETARIA atalean egin beharko dute eskaria.

Aurrerago, beste zenbait inskripzio ipiniko dira martxan; besteak beste, egitaraurako proposamenak egiteko eta ikasle goizean parte hartzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X