Pastorala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan

Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.

"Urrats kolektiboak"

Urrats kolektiboak pastorala 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten Barkoxeko herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanalean. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak emango dira, eta testu osoa, zubererako eta euskara batuko bertsioekin, EITBren webgunean aurki daiteke, Orain kanalean.

Pastoralaren testua zazpi eskuk ondu dute: Patrick Quéheille, Joanes Etxebarria, Otxanda Quéheille, Xaxi Hobiague, Petti Galant, Jon Gamiochipi eta Laurie Pinque-Coyos. Testua egituratzeko eta koherentzia zaintzeko ardura Patrick Quéheille idazle eta kultur sustatzaileak izan zuen. Bazuen lehendik esperientzia, 2010ean Xahakoa pastorala idatzi baitzuen.

Oraingo honen idazketa prozesuak, nolabait, pastoralaren gaia erreproduzitu nahi izan du. Izenak berak adierazten duen bezala, pastoral honetan, urrats kolektibo gisa aurkezten dira azken hamarkadetan Ipar Euskal Herrian izan diren hainbat ekimen garrantzitsu, politikari lotuak, laborantzari, hizkuntzari, hezkuntzari, feminismoari, ekologiari, kulturari, den-denak herritarren bizitza hobetzera zuzenduak eta den-denak herritarrek eurek elkarlanean aurrera eramanak.

Dokumentua ikusteko arazorik baduzu, egin klik hemen

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X