XV. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hasi da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia

Egitaraua Mis padres: Romeo y Julieta Pablo Fidalgoren bosgarren poema liburuaren aurkezpenarekin hasiko da.
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren 2013ko kartela.
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren 2013ko kartela.

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak (BAD) XV. edizioa du aurten. Egitaraua asteazken honetan hasiko da, Mis padres: Romeo y Julieta Pablo Fidalgoren bosgarren poema liburuaren aurkezpenarekin.

Hasiera ekitaldia Consonni ekoiztetxearen Bilboko egoitzan izango da eta bertan izango dira Fidalgo bera eta Harkaitz Cano idazlean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Arloak adierazi duenez.

Aurtengo berrikuntzetako bat da Consonniren bi lanen estreinaldia.

Lehenengoak Perfomer izenburua du, eta Cabello eta Carceller artistek zuzendu dute. Antzezlana Arte Ederren Museoan eskainiko dute, urriaren 27tik azaroaren 3a arte.

Bigarren lana Again Again(st) izenekoa da eta Pablo Martek, Lorea Alfaro, Daniel Llaria eta Ivan Gomez aristekin elkarlanean, zuzendudatko ekoizpen kolektiboa da.

Again Again(st) Bilborock izango da ikusgai, doan, urriaren 29an eta 30ean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X